BERRIZ DANTZARI DANTZA

2 Julio 2018 - 12:00pm

2001BerrizDantzariDantza03San Lorentzo dantza taldea, San Pedro eta Santa Isabel egunean dantzatzen dute dantzari-dantza Berriz-en bi aldiz, lehenengo goizeko Meza naguasia ostean . Eta bigarrenez arratsaldean, 20:00etan berriro ere herriko plazan.

EKAINAK 29, Ostirala
12:30 Meza naguasia ostean dantzari dantza eta erregelak.
20:00. Dantzari dantza eta erregelak.

UZTAILAK 2, Astelehena
12:00 Meza nagusia ostean dantzari dantza eta erregelak.
20:00. Dantzari dantza eta erregelak.

San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen: Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntzaz, zortzi lagunek San Lorentzo auzoko ermitan dantzan egiteko elkartutako taldea da. Gerora sakabanatu egin zen, eta beste gazte batzuekin finkatu zen taldea.