Dantza Plazetan programa hasiko da igande honetan Bilbon

BILBO. Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde antolatu  ditu uztailean -hilaren 3an, 9an, 16an eta 23an-, hiriko plazetan  eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta  kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen  Dantza Plazetan programaren barruan.

Dantza plazetan

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den  arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan,  euskal folklorea bereziki udako hilabeteetan hirira bisitan datozen  pertsonei hurbiltzeko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Emanaldiak arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango dira, inguru  horretan jende gehien ibili ohi den orduarekin bat etorriz.

Uztaileko  alardeak eskaintzeko ardura izango dute Santutxuko Gaztedi dantzari  taldeak, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak, Erandioko Goi-alde dantza  taldeak eta Castaños auzoko (Bilbo) Salbatzaile dantza taldeak.

http://www.deia.com/2016/07/02/bizkaia/bilbao/dantza-plazetan-programa-h...

Deia
2 Julio 2016