Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko txistulariak izango dira bihar Zornotzako Txistu Egunean

Zornotzako Udazken Txistu Taldeak herrian ospatuko den XVII. Txistu Eguna antolatu du bihar arratsalderako eta herriko musikariekin batera Eibar, Gasteiz,  Bermeo, Durangalde eta Sestaotik gertutratutako txistulariak hartuko dute parte. Herrian zehar egingo dituzten kalejiren ostean, kontzertua eskainiko dute  Herriko plazan iluntzeko 20:00etan.

Txistu Eguna

Txistua “herriko bizitzan uztartzeko” eta  “zabalkundearen alde” lan egiten duen Udazken Txistulari Taldeak antolatutako ekimenak, Eibarko Usartza, Gasteizko Adurtza, Bermeoko Kankinkabara, Durangaldeko Jaizale eta Sestaoko Salleko Danbolinteruek taldeak bilduko ditu.

Eguneko egitaraua arratsaldeko 17:00etan hasiko da txistu taldeek herriko alderdi ezberdinetatik egingo dituzten kalejirekin. Partaideek herriko erdigunean, Ogenbarrenan, Ganen, Ixerren, Sabino Aranan, Zubibitarten, Zubipunten,  Vivendas de Vizcaya-n, San Juanen, Santa Anan eta Andrandin zehar ibiliko dira.

Ordu bete geroago, talde guztiak batu eta kalejira egingo dute Zelaieta Zentrotik abiatuta, txistu saioak eskainiz Gernikako Arbola enparantzan, auzoko jaiak ospatzen dituen Ogenbarrenan (18:45ean), Euskalerria enparantzan , Kalbarioan zein Harrison parkean. Iluntzeko 20:00etan kontzertua emango dute Herriko plazan.

http://www.durangon.com/araba-gipuzkoa-eta-bizkaiko-txistulariak-izango-...

durangon.com
22 Septiembre 2017