Erreka-Ortu dantza taldeak auzoko inauteriak prestatuko ditu beste urte batez

Pasaden urteko irudiak

Otsailaren 16tik 18rako asteburuan, Errekaortu auzoak inauteriak ospatuko ditu eta beste urte batez Erreka-Ortu dantza taldeak antolakuntzaz arduratuko da, ostalarien laguntzarekin. Egun handia otsailaren 17an, larunbata, izango da koadrilen arteko jaitsiera eta mozorro lehiaketarekin. Koadrilak 17:30ean elkartuko dira eta ordu erdi beranduago kalejiran aterako dira auzotik. Lehiaketan parte hartzeko; koadrilek izena eman beharko da otsailaren 12a baino lehen, auzoko tabernetan eta partaide bakoitzak euro bat ordaindu beharko du. Goizean eta aurreko egunean umeentzako tailerrak egongo dira, besteak beste mozorroak prestatzeko. Igandean aldiz Erreka-Ortuk dantza emanaldia eskainiko du 13:0etatik aurrera eta joaldunak herrian zehar ibiliko dira.

Kartela

http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/kultura/7089-errek...

herrikolore.org
24 Enero 2018