Mundakako ATORRAK ETA LAMIAK

11 Febrero 2018 (Todo el día)

Mundakako ATORRAK ETA LAMIAKMundakako gure komunitateak denboran zehar bizi izan dituen forma ezberdinei esanahia aurkitzeko, bere bizimoduaren gauza txiki eta ohiko ekintzetan erreparatzea besterik ez dago.

Ekintza guzti hauetatik batzuk besterik ez dira mendeetan zehar kale-agerraldi bezala adierazten. Horietako bat Aratuztea da, zalantzarik gabe Mundakan nortasun haundiko herri-adierazpena.

 

Hala ere, ez da posible denboran atzera egitea bere jatorria aztertzeko, ez baita historia ikertu nahi dena, lur-azpitik sortu den ohitura bat baino. Lur-azpitik bai, gizarteak eragin gutxi izan duen tokitik.

Mundakar on batek, duela berrogei urteko aratuzteak oroituz honako hau zihoen: “hunoek egiten zuten bezala, ardi azalekin estalirik, zaku eta trapuz egindako arropekin eta jai egunetan idiekin erabilitako kanpaitxoak joaz, Marrauak ere plazara sartzen ziren”. Eta ironiaz eransten zuen: “autrigoi edo karistiarren aspaldiko ohiturak ote ziren edo bakotar jai batzuk ote?”

+ info