Atorrak ospatzen dabiltza Mundakan

Euriak ez ditu mundakarrak gelditu eta kolorez bete dituzte herriko kaleak. Euriak baldintzatutako eguna izan arren, jendea bildu da Mundakan ator eguna ospatzeko.

Goizetik nabaritu da jai giroa herrian eta 12.30ak aldera hasi dira atorrak kalez kale abesten. Euria geldituko zen sinismenarekin eman diote hasiera kalejirari, baina euriak gelditzen ez zuela ikusita, kalejira laburtu eta plazara joan behar izan dute atorrek. Plazako arkupean, ahal izan duten moduan, babestu dira mundakarrak eta bi orduz ibili dira ator eguneko abestiak abesten. Urtero legez, portuan kalejira bukatzekoak ziren, baia azkenean, plazan eman behar izan diote amaiera.

Inauteri egun hau luzea da, eta arratsaldean, lamien txanda izango da. 18.00etan aterako dira lamiak herriko plazara eta dantza eta kantuez animatuko dute arrratsaldea.

Hona hemen argazki galeria:

IMG_3381IMG_3376IMG_3375IMG_3371IMG_3364IMG_3358IMG_3354IMG_3351IMG_3339IMG_3337IMG_3328IMG_3327IMG_3326IMG_3325IMG_3322IMG_3320IMG_3319IMG_3318IMG_3317IMG_3309IMG_3307IMG_3305IMG_3303IMG_3298IMG_3296IMG_3294IMG_3291IMG_3289IMG_3287IMG_3285IMG_3283IMG_3282IMG_3281IMG_3280IMG_3279IMG_3277IMG_3275IMG_3272IMG_3267IMG_3266http://busturialdea.hitza.eus/2018/02/11/argazki-galeria-atorrak-ospatze...

hitza.eus
11 Febrero 2018