360 umek parte hartuko dute Traña-Matienako XVII. Umeen Dantzari Egunean

Abadiñoko Iluntze dantza taldeak antolatuta, domekan ospatuko da XVII. Umeen Dantzari Eguna.

3-15 urte bitarteko 360 ume bilduko ditu jaialdiak. Durangaldeko hamaika taldek parte hartuko dute bertan: Udabarri (Zornotza), Tronperri eta Kriskitin (Durango), Andra Mari (Mañaria), Besaide (Elorrio), Garai dantza taldea (Garai), Iremiñe eta San Lorenzo (Berriz), Txindurri (Ermua), eta Talde Batuak eta Iluntze abadiñarrak. 

Egun osoko egitaraua antolatu dute Iluntzekoek. Eguardian hasiko da jaialdia, eta taldeetako kideek Matiena osoan zehar dantza egingo dute, kalean. Arratsaldeko 17:00etan, ostera, elkarrekin egingo dute dantza talde guztiek, Traña Plazan. 

https://anboto.org/abadino/1524048381433-360-umek-parte-hartuko-dute-tra...

anboto.org
18 Abril 2018