Euskal Dantzen ekitaldia Durangon

GoizaldiAsteburu honetan eta Euskal Jaien barruan ospatuko da Euskalerriko dantzen ekitaldia. Aurtengoa XXXV. edizioa izango da eta Tronperri dantza taldeaaren antolakuntzapean izango da. Lurralde desberdinetako taldeak igoko dira eszenatokira beraien dantzen errepetorioa eskeintzeko guztioi. Ekitaldia bi egunetan ospatuko da; lehenengoa larunbat honetan, ekainak 2an, arratsaldeko 19:30etan. Talde auek izango dira.:
   - Bizkaia: Tronperri dantza taldea, Durangokoa
   - Zuberoa: Muskildi dantza taldea, Muskildi
Hurrengo egunen, ekainak 3an eguerdiko 12:30etan talde hauek arituko dira:
   - Gipuzkoa: Lurra dantza taldea, Urretxu.
   - Araba: Indarra dantza taldea,Gasteiz.
   - Nafarroa: Larraiza dantza taldea, Lizarra.
Dantzen ekitaldia Andramsriko elizpean plazaratuko da eta eta dohainik izango da.

2 Junio 2018 - 7:30pm