50. urteurrenaren jaia ospatuko dute bihar Besaide dantza taldeko partaide eta kide ohiak

Elorrioko Besaide dantza taldeak bere sorreraren 50. urteurren jaia ospatuko du bihar, 1968an taldea sortu zuten lau emakumeei egingo zaien omenaldia izango dela eguneko ekitaldirik hunkigarriena.

BesaideDantzaTaldea

Maiatzen zehar egiten ari diren ekitaldiekin ospatzen ari badira Besaideren urrezko ezteiak, urteurreneko hitzordu nagusia bihar egingo den jaia izango da. Parte-hartzaileak gaur egungo eta aspaldiko dantzari eta txistulariak badira ere, taldea sortu zuten Ana Maria Igarteburu, Nekane Igarteburu ‘Marilolo’, Maite Fernandez eta Pilar Arbulu izango dira eguneko protagonista nagusiak.

Ospakizunerako preastatutako egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da Iturri kultur etxeko entsegu lokaletik abiatuko den kalejirarekin. Plazaraino egingo den ibilbideak, talde desberdinetako dantzariak eta aspaldian dantzari edo txistulari izandakoak bilduko ditu.

Plazara heldu ondoren, esker oneko omenaldia jasoko dute taldearen lau sortzaileak eta jarraian haur, mazte eta helduek osatutako dantza talde desberdinen agerraldia hasiko da. 14:00ak aldera trikipoteoari ekingo diote eta ondoren bazkaria egongo de Eskolako erabilera anitzeko eraikinean. Jaia borobiltzeko, Alaiki taldeak girotuko duen erromeria egongo da plazan 18:00etatik aurrera.

http://www.durangon.com/50-urteurrenaren-jaia-ospatuko-dute-bihar-besaid...

durangon.com
25 Mayo 2018