11:30 Kalejira Ondalan erraldoiekin Deustun
Hirian tradizio gehien duen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, erromeria herrikoiak, dantza emanaldiak eta kalejirak eskainiz bertako plazetan eta kaleetan. Horretarako, Hiriko zazpi dantza talderen (Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldeak, Ondalan, Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Beti Jai Alai, Ibai Arte) eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza aktiboa jasoko du.
Azken hiru urteetan bezala, ekainean Larrain Dantza ospatuko da Areatzan. Hitzordu herrikoi eta jendetsu horren bitartez, Euskal Herriaren nortasun ikurra den dantzaren presentzia finkatu egingo da gure Hirian.
Beste alde batetik, eta jada ohikoa denez, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, dantza taldeen federazioak, dantzaldi zikloa eskainiko du uztailean, asteburu guztietan, Arriagako plazan, gure hiriak bisitari gehien jasotzen dituen garaian, bisitariek gure folklore tradizionala ere ezagutu dezaten, hain zuzen ere.