BIZKAIKO DANTZARI EGUNA 2018 BILBO – MAIATZAREN 20ean.

Aurten Bizkaiko Dantzari Eguna maiatzaren 20an ospatuko da BILBON.

Parte hartu nahi duzuen taldeok  beheko formularioa bete beharko duzue.

Edozein zalantza edo arazoren bat gertatzekotan telefonoz deitu ahal diguzue: 944418563.

Izena eman lehenbaitlehen eta kontutan hartu epea APIRILAREN 27an amaituko dela.

** Diru sarrera egiteko kontu zenbakia berritu dugu **

DANTZAK
DANTZARI DANTZA
GIPUZKOAKO DANTZAK (Agurra-Makil Txiki- Zinta dantza)
JOLAS DANTZAK (TXIKI-ERTAINAK) Txulalai, Zazpi Jauziak, Zapatain dantza, eta Baztango Esku dantza
IBARZABAL
ELTZIEGOKO DANTZAK (Correcalles-La danza-Cuatro calles-Arbol-Jota)
GORULARIAK (Domingillo-Arku dantza)
JAUZIAK (TXIKIAK-ERTAINAK) Marianak, Grabo eta Larraburu.
KAIXARRANKA
Oharra

1. AUKERA. GARRAIO PUBLIKOA.

Garraio publikoa aukeratzen duten taldeek dantzarako materiala eramateko furgoneta edo autoentzako bina leku izango duzue Areatzan zuen esku.

Hauek udalaren pasatzeko baimenarekin identifikatuta izango dira, bere garaian zehaztuko den lekuan banatuko direnak.

Akreditazio hau lortzeko, auto kopurua eta bakoitzaren matrikula bidali beharko diguzue.

Talde hauek, Garraio Patzuergo publiko bidez etorriko direnak (metro eta euskotren), bidai-txartelak izango dituzte (kolektibo edo norbanakoentzako). Txartel hauek dantzari eta talde arduradunentzat baino ez dira izango.

*Edozein zalantza konpontzeko, jarri gurekin harremanetan.

 

2. AUKERA. ANTOLAKUNTZAREN AUTOBUSA (BDB)

Autobusez etorriko diren taldeek Areatzan bus bakarra aparkatu ahal izango dute,

BETI UDALAK EMANDAKO BAIMEN-AGIRIAREKIN IDENTIFIKATURIK.

Beste autobusek Etxebarria parkean aparkatuko dute, edo beste aparkalekuetan, BETI ERE IDENTIFIKATURIK.

*Antolakuntzak (BDBk) kontrolatutako gabeko autobusak ezin izango dira sartu erreserbatutako aparkalekuetan.

*Talde bakoitzak 120na euro ordainduko du lehenengo autobusarengatik, garraio kostu moduan.

*Diru sarrera egiteko azken eguna APIRILAREN 27a izango da ere, kontu korronte honetan:

BBK – ES18 / 2095 / 0000 /75 / 3830266831