Erromeria Ikastaroa Ibarra-kaldu

erromeria ikastaroa 20172017-2018 ikasturte berrian Ibarra-kaldu elkarteak berriz helduko die erromeria-dantzak lantzeko entseguei, seigarren aldiz. Oraingoan, baina, zehatzagoak eta trinkoagoak izango dira entseguok, bakoitzean dantza asko jorratu beharrean, denbora gehiago emango baitugu dantza bakoitza lantzen.

Horretarako, urte osoko egitaraua prestatu dugu eta langaiaren arabera sailkatu ditugu entseguak, ikasleek gehien eskatzen dituzten dantzak multzokatuz. Horrela, lehen lau entseguetan jota eta arin-arina ikasi eta hobetuko ditugu. Ondorengoetan, jauzien txanda izango da, horren ostean Larrain Dantzarena eta, azkenik, bikote-dantzak eta dantza lotuak landuz amaituko dugu ikasturtea.

Ikastaroa Barakaldoko lagun guztiei irekita dago, baita kanpokoei ere, gure herriko eta inguruetako erromerietan gozatu nahi duten guztiei, haietan parte ahal izateko hainbat dantza ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Aurreko urteetan bezala, nahi duenak eman dezake izena, gure elkarteko bazkidea izan beharrik gabe, eta ezer ordaindu barik, ikastaroa doakoa baita.

Ikastaroa IBARRA-KALDU elkartearen egoitzan izango da, Santa Teresako elizaren azpian. Ostegunetan izango dira saioak, bi asterik behin, 20:00etatik 21:30 arte. Lehen eguna, urriaren 5a, osteguna.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo bide hauetara:

WEB: http://ibarrakaldu.webcindario.com/

FACEBOOK: http://www.facebook.com/ibarrakaldu

GOOGLE+: https://plus.google.com/u/0/116103651183671293845/posts

TWITTER:  https://twitter.com/ibarrakaldu

E-MAIL: ibarrakaldu@gmail.com

TELEFONO: 94 478 10 38

MOVIL: 606 861 507