AGATE DEUNA 2018

Igandea, Otsaila 4, 2018 - 18:00

AgateDeuna2018Otsailaren 4an, igandea, Agate Deunaren bezpera da eta, urtero bezala, santuaren omenezko kopla ezagunak kantatzera aterako dira Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteko kideak, Beurko-Bagatza auzoko kaleetan.

Kalera atera baino lehen, entsegu txiki bat egingo da, 18:00etan, kantua gogora ekartzeko, ahotsak gozatzeko eta makilak batera jotzen trebatzeko. Ondoren, 18:30etan, kantatzen irtengo dira, Beurko-Bagatzako auzoko kale eta plazetara.

Hori dela-eta, Ibarra-kaldu elkarteak gonbita egiten die parte hartzeko gogoa duten guztiei, Barakaldon hain errotuta dagoen Euskal Herriko ohitura horrek bizirik jarrai dezan laguntzeko.

Letra ahaztuta edo oraindik ikasi gabe dutenek ez dute aitzakiarik izango, kantuaren letra idatzita banatuko da-eta, kantuan lasai-lasai egiteko.

--