Dantzxori Gure Aratusteak

Ostirala, Otsaila 9, 2018 - 19:30

Dantzxori aratuste berria da. Bertan Jentilak, Basanderea, Sorginak eta Druidak Lurra sendatzen saiatzen dira. Neguko loaldia dela eta, Ama-Lurra iratzartzen saiatuko dira. Izan ere, hezegunetik hasita sumendiraino joko dute. Horretarako, beraien botereak, musika eta dantza erabiliko dituzte.

150 parte-hartzaileek erakutsiko dute naturak, gure altxorrik handienak, zer garrantzi duen; izan ere, inguratzen gaituena zaintzen ez badugu, galdu egin dezakegu. Negurik ez badago, ezin da udaberririk egon; eta uda barik ez da udazkenik egongo; hala, urtez urte zirkulua itxi arte.

DANTZXORI Gure Aratusteak”-ek gure helduenen jakinduriari, ereiaroari, heltze garaiari, fruituak batzeko aldiari eta beharrezko atsedenari diogun errespetua irudikatzen du. Ingurumenarekiko, euskararekiko eta gure tradizio eta festekiko errespetua.

Bertaratutakoek paper batean idatz dezakete zer utzi nahi duten albo batera, sendatzeko eta bizitzaren bidea hobetzeko, proiektu eta esperantza berriak bultza ditzaten udaberriarekin hasten den ziklo berri honetan. Sendalariek batuko dituzte, pertzera botatzeko.

Zure zain gaude!

OTSAILAK 9
19:30 h. Kalejira Josu Murueta plazatik Jose Andres Mendiguren plazara.
20:00 h. “Dantzxori Gure Aratusteak” estreinaldia. Jose Andres Mendiguren plaza.