Jon Pertika hil da, Beti Jai Alai dantza taldeko zuzendaria izandakoa

DANTZA. Basurtun (Bizkaia) jaio zen Jon Pertika, 1937. urtean. Aita Bilboko Dindirri dantza taldearen sortzaileetako bat izan zuen, eta, hortaz, gaztetatik oso gertutik bizi izan zituen inguruko dantzaren gorabeherak. Aitaren bideari jarraitu zion gerora, eta orain dela 50 urte, 1968. urtean, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldea sortu zuen. Taldea dinamizatzen eta zuzentzen eman ditu urteok. 80 urterekin zendu da Pertika, bizitza osoa dantzari lotuta eman ostean.

https://www.berria.eus/paperekoa/5001878/032/004/2018-02-20/jon_pertika_...

Berria
Asteartea, Otsaila 20, 2018