37. EZPATADANTZARI EGUNA - IZURTZAN

IZURTZAN, IRAILAREN 12an, ospatuko da aurtengo Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna.

  • Dantzarien bilera
  • Kalejira
  • "Dantzari Dantza"

Jarraian talde desberdinetako dantzariek osatutako sokarekin "soka dantza"

  • lagun arteko afaria udaletxeko parkean
  • Erromeria

Gerediaga elkarteak antolatua, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzaz...

Jatorriz esparru zabalagoa izan zuen Dantzari-dantzak, baina XIX. mendetik Iurreta, Garai, Berriz, Abadiño, Izurtza eta Mañariako elizateetan iraun du eta XX. Mendearen hasieran, Euskal Herri osora zabaldu zen berriro.

Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean plazara ateratzen diren dantza taldeek derrigorrezkoa dute Dantzari-dantza osotzen duten 9 dantzak jakitea: Agintariena, Zortzinago, Ezpata txikiak, Banango, Binango, Launango, Ezpata joko nagusia, Makil jokoa eta Txotxongiloa.

Dantzari dantza egin ondoren, dantza talde bakoitzeko bina dantzarirekin osotutako soka plazan egingo da. “Aurreskua”, “Atzeskua” eta “Dantza soltea” egin ondoren, folklore ekitaldia amaitutzat joko dute.