Dantzanet webgunea eguneratzen ari gara.

Parkatu eragozpenak

Irudiak, momentuak, emozioak, ametsak, eta abarreko kontuak betiko gordetzen laguntzen digute aragazkiek. Irudiak bidaialagunonenak ditugu gehienetan eta, era berean, ezinbesteko euskarriak dira gure ohiturak, cultura eta nortasuna denboraren poderioz ez galtzeko.

Bizkaiko Dantzarien Biltzarretik ere ekarpena egin ahal diogu euskal altxorrari, eta “Euskal Herriko Folklore” 3. Argazki Lehiaketa antolatu dugu. Lanak urriaren 28ra arte agindu ahal dira Bilboko Briñas kaleko egoitzara, eskuz edo postaz.

Lehiaketan edonork har dezake parte, baina pertsonako gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko dira. Argazkiak formatu digitalean zein papelean onartuko ditugu. Formatu digitalean ekarriz gero, CD-ra azalean jarri beharko da lanaren izena. Horrek, 300ppp-ko erresoluzioa eduki beharko du, eta neurri hauek 35x40 cm. Papelean aurkeztu diren argazkiek ere neurri horiek izango dituzte. Horrezaz gainera, egilearen datuak idatziko dira gutunazal baten barruan: izen-abizenak, telefonoa, NAN, helbide eta helbide elektronikoa. Dantza talderen kidea bada, hori be aipatu beharko du.

Argazkirik onenak ikusgai jarrito dira Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean abenduaren 16etaik aurrera. Erakusketa 2011. urteko urtarrilaren 20ra arte egingo dugu, eta edonork bisitatu ahalko du astegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irabazleen izenak erakusketa zabaldu ostean emango dira ezagutzera.

Erabakia hiru lagunen artean hartuko dute: bata argazkigintzan aditua izango da; bestea, euskal folklorean aditua; eta hirugarrena, dantzarien elkarteko kidea.

Orotara, hiru sari nagusi banatuko ditugu: trofeoa eta bi lagunentzako asteburua landetxe batean pasatzea, irabazlearentzat; trofeo aeta bi lagunentzako bazkaria erretegi batean, bigarrenarentzat; eta trofeoa eta bi lagunentzako SPA zirkuitua, hirugarrenarentzat. Halaber, accesitak ere emango dira.

Partaide bakoitzak, sari bat baino ezin izango du hartu, eta argazki argazki sairuten jabea Bizkaiko Dantzarien Biltzarra izango da, nahiz eta argazkiak erabiltzen diren bakoitzean egilearen izena beti agertu. Biltzarrak ederto zainduko ditu lanak, baina ezdu bere gain erantzunik hartuko, ustekaberik gertatuz gero.

ARAUAK:

Gaia: Euskal Herriko Folklorea

Lanak aurkeztuko azken eguna: Urriaren 28 a.

Postaz agindu edo eskuz ekarri: Luis Briñas, 31, behea, 48013, Bilbao.

 

Sariak:

1.-: trofeoa + bi lagunentazko asteburua landetxe batean.

2.- trofoea + bi lagunentzako bazkaria.

3.- trofeoa + SPA zirkuitua.

+ Accesita

 

2009. 1. SARIA: Danza los arcos lanestosa

2009. 2. SARIA: TXIRULARI

2009. 3. SARIA: Qué bien bailan los abuelos