DANZA DE VARAS

testua argazkiak bideoak audioak Partiturak

Lanestosa Danza de VarasFIGURAK:
Jarraigoa:

Dantza

  • Kapitain 1
  • Dantzariak kopuru bikoitian, inoiz ez 8 baino gutxiago. Lehenago, orokorrean, 8k egiten zuten.

Prozesioa

  • Elizmutil taldea gurutze eta kandelekin.
  • Dantzari eta txistulari taldea
  • Elurretako Ama Birjinaren irudia
  • Elizako agintariak, agintari zibilak eta militarrak
  • Musika-banda
  • Herritarrak

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina (Gaur egun eta historian zehar ere musika-tresna arruntena izan da)
  • Dultzaina edo klasketa eta arrada-egitekoa (Batzutan)

Lanestosa Danza de VarasJanzkera:

  • Lehenago, tolestutako koloredun zapia zeramaten buruan lotuta.
  • Alkandora zuria.
  • Lepoan lotutako zapi loreztatua; zapiaren muturretatik heldu eta eraztun baten barrutik pasatzen zuten.
  • Gerriko gorria.
  • Praka zuriak.
  • Galtzerdiak.
  • Abarketak zinta gorri edo zuriekin.

Dantzak:
   Danza de varas

INGURUNEA:
Geografikoa:

ENKARTERRIAK:
- Lanestosa

Egunak:

  • Elurretako Ama Birjinaren eguna, abuztuaren 5ean
  • Lehenago, Gorpuzti-egunean ere bai.

Testuingurua:
Lanestosa Danza de VarasZaindariaren jaietan, erlijio-giroan, goizez prozesioan parte hartzen delarik. Arratsaldez, auzokoei bisita eginez, goraka hartu eta urte askotan bizi daitezela eskatzen da, etxez etxe diru-biltzeak egin bitartean.

2,50tik 3 metrora bitarteko luzera duten makila malguak. Orokorrean, elorri zuria, zetazko paper koloretsuez apainduta.
Aginterako makila, kapitainak eskuan daramana. Txikiagoa da, metro erdi baino gutxiago neurtzen du eta beste makilak bezala dago apainduta.

Erlijio-prozesioaren ibilbide osoan "Danza de varas" edo makila loratuen dantza egiten da etengabe. Dantzen segida, Kantabrian egiten denaren antzekoa da. Lanestosako dantzaren barruan zenbait mugimendu desberdin egiten da: makilekin zubiak egiten dira (goitik zein behetik), taldea sigi-sagan kokatzen da, eta ilara edo kate bakarrean jartzen dira.

Prozesioarekin batera herrian barrena ibiltzen dira plazara iritsi arte. Bertan, Salbe bat abestuko da Ama Birjinaren omenez; gaur egun "ohorezko Aurreskua" ere egiten da. Gero, Ama Birjinaren irudiari elizaraino laguntzen zaio, eta hor amaitzen da erlijio-prozesioa.

Bazkaldu ostean, dantzari taldea etxez etxe joango da diru-biltzeak egitera. Etxeetako bizilagunek dirua eman ostean, dantzariek goraka hartuko dituzte aho batez edo aipatutako Danza de varas dantza egingo diete.

Musika-doinua (gaur egun Biribilketa bat), musikariak (batzutan txistularia eta besteetan "txilibitu-joleak" edo dultzaineroak) eta dantzarien janzkera aldatu egin dira urteak igaro ahala.

BIBLIOGRAFIA:
- “Danzas de Vizcaya: Dantzariak nº 3”. IRIGOIEN, Iñaki.
- “Lanestosa: Notas para un estudio etnográfico de la Villa de Lanestosa”. DIAZ García, Miguel Sabino.
- “La danza en Lanestosa: Suplemento GAUR EXPRES, Agosto de 1989”. DUEÑAS Pérez, Emilio Xabier.
- “Danzas Vascas en las escuelas”. IRIGOIEN, Iñaki.
- “Dantzak: Danzas de Arcos”. URBELTZ Navarro, Juan Antonio.
- “Arcos de Lanestosa”. BERRIZTASUNA Taldea.
- “La danza folklórica vasca como vehículo de la ideología nacionalista”. LAMARCA, Henri.
- “Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. T.: VIII”.
- “El Noble y Leal Valle de Carranza”. VICARIO De la Peña, Nicolás.
- “Tradiciones y costumbres de las Encartaciones” ETXEBARRIA Mirones, Jesús y Txomin.
- “La Virgen de las Nieves en Lanestosa: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.:III” FELIU Corcuera, Alfredo. Págs. 255 a 260
- “Folklor Egutegia: Dantzariak nº 10”. EDB. Pág. 14.
- “Condicionamiento festivo y tradición de danza. Estructura y celebración en Lanestosa y este de Cantabria: Fronteras y puentes culturales: Danza tradicional e identidad social”. DUEÑAS Pérez, Emilio X.
- EDB “Dantzak eskolan” 1. Bilbo. Lanestosako arku dantza.
- BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” De: The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999.
- Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillas y Alboka.