ELIZALDEKO SOKA DANTZA - ERREGELAK

testua argazkiak bideoak audioak Partiturak

ErregelakFIGURAK:
Jarraigoa:

  • Txistulari 1 eta atabalari 1.
  • Aurreskua.
  • Atzeskua.
  • Maiordomoak edo zerbitzariak.
  • Dantzariak (kopurua mugarik gabe).
  • Dantzarako gonbidatuak.

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

ErregelakJanzkera:

  • Mutilen janzkera.
  • Txapel gorria Durangaldean. Txapel beltza Busturialdean.
  • Kotoizko edo tergalezko alkandora zuria, lepokoarekin edo lepokorik gabe. Bigarren kasuan lepo-zerrendarekin (Mao erara).
  • Harizko edo lihozko alkandorak lepokoa dauka. 
  • Oihal edo belusezko txaleko botoiduna, paparrean betibizi-sorta batekin apaindua. 
  • Harizko praka zuriak Durangaldean. Mila marradun prakak Busturialdean.  
  • Gerriko gorria Durangaldean edo beltza Busturialdean. 
  • Galtzerdi zuriak edo ilunak.
  • Abarketa zuriak, hari gorriarekin (batzutan erroseta-xingola eta txilin bat dute josita abarketa muturrean) edo abarketa zuriak bakarrik. 

Dantzak:
ELIZALDEKO SOKA DANTZA  EDO ERREGELAK:

  • Aurreskuaren Erregelak
  • Atzeskuaren Erregelak
  • Banangoa edo Banango zaharra/ kontrapasa
  • Aurreskuaren Zortzikoa
  • Fandangoa, Arin-arin eta Biribilketa.

INGURUNEA:
ErregelakGeografikoa:

  • BUSTURIALDEA:
    • Axangiz
    • Arratzu
    • Ereño
    • Errigoiti
    • Forua
    • Lumo
    • Kortezubi
    • Mendata
    • Munitibar
    • Murueta
    • Muxika
    • Nabarniz
  • ZORNOTZALDEA:
    • Ibarruri
    • Gorozika
  • DURANGALDEA
    • Berriz
    • Garai
    • Iurreta
    • Abadino
    • Izurtza
    • Mañaria

Egunak:
Busturia eta Zornotzaldeko Merinaldeetan, zaindariaren jaietan edo auzoetako jaietan. 
Durangaldeko Merinaldean, zaindariaren jaietan edo auzoetako jaietan.

Testuingurua:
ErregelakAspaldiko gizarte-dantza. Neurri batean Busturialdeko eta Durangaldeko Merinaldeetan eutsi izan zaio. Busturialdean gizonezko gazte-taldeek (saragi mutil) egiten zuten herriko zaindariaren jaietan edo auzoetako jaietan. Jai horietan, Erregelak eta geroago Aurreskuak egiten zituzten. Partaideak edozein herritakoak izaten ziren, neskak zein mutilak, adin guztietakoak. Durangaldean, Dantzari Dantzan parte hartzen duten dantzariak Soka dantza ere egiten dute. Sexua eta adina kontuan hartuta ere egiten dira Erregelak.

Durangaldeko merinaldeko elizateetan Erregelak nahiko antzekoak dira, eta Dantzari Dantzaren ostean egiten dira (bezperan, zaindariaren egunean eta bere zortzigarrenean). Busturialdeko merinaldean ere antzeko zerbait gertatzen zen, baina bertan, herriko gazteek (saragi edo plaza mutilek) meza nagusia amaitu eta jarraian egiten zituzten Erregelak. Arratsaldez, beste herrialde batzuetako gazteek egiten zituzten Erregelak udal-agintariei edo plaza mutilei baimena eskatu ostean. Bi merinaldeetan herriko alkatea izaten zen Erregelen buru. Horiek amaitzean, dantzariek, plazara ateratako neskei freskagarri bana hartzeko gonbitea egiten zieten. 

"Elizaldeko Aurreskua" edo Erregelen koreografia-forma orokorra da; gainerako Soka Dantzen antzekoa da, baina, "Hiribilduko Aurreskua" baino lehenagokoa eta errazagoa, nahiz eta pausu jakin batzuk jarraitu koreografia-zati espezifikoetan.

Dantzari-sokan lehen dantzariak (aurreskularia) eta azkenak (atzeskularia) hartzen dute dantzaren zama beren gain. Sokakoek, elkarri eskutik helduta, aurreskulariaren eta atzeskulariaren dantza-saioa arretaz jarraituko dute. Erregelak, Durangaldearekin eta Busturialdearekin muga egiten duten lekuetara ere hedatu dira; baita Zornotzaldeko zenbait herrialdetara ere. Musika-doinua txistuarekin jotzen da Durangaldean, 5/8 erritmoan. Busturialdean 2/4 erritmoan; baita  Durangaldean ere abestu egiten denean. 

Gero, aurreskulariak eta atzeskulariak neska bana aukeratzen dute eta dantzan egiten dute beren omenez. Horren ostean, dantzari bakoitzeko neska bat ateratzen da dantzari-soka osotzeko. Aurreskulariak Zortzikoa dantzatu ostean, dantzari amaiera emateko, guztiek Fandangoa, Arin-arina eta Biribilketa egingo dituzte.

BIBLIOGRAFIA:
“Dantzak”. URBELTZ, Juan Antonio. 90etik 95era bitarteko orrialdeak.
“Bizkaiko dantzak: Dantzariak ale berezia 1”. IRIGOIEN Etxebarria, Iñaki. 20tik 29ra bitarteko orrialdeak eta musika-orrialdeak. 
“Danzas de Vizcaya: Dantzariak 3. alea”. IRIGOIEN Etxebarria, Iñaki.
“Dantzari “Dantza, Homenaje a los dantzaris de Iurreta-1994”. ZENBAIT Egile.
 “Dantzari Dantza, Homenaje a los dantzaris de Iurreta-1989”. ALDEKOA Otalora, Antton Mari.
“Dantzari Dantza de la Merindad de Durango: Dantzariak 24. alea.” ABASOLO, José Mª. “Tiliño”.18. eta19. orrialdeak.
“Dantzari Dantza-1983: Gerediaga 3. alea“. GEREDIAGA Elkartea. 
“Garaiko Plazan Otia loran...: Dantzari 5. alea” HERMODO, Kepa. 20tik 22ra bitarteko orrialdeak.
 “Euskalerri’ko Yantzak: Erregelak: Txistulari 17. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Contrapas de Mundaka: Txistulari 25. alea” (Partitura). TXISTULARI, Aldizkaria.
“Coplas de Aurresku: Txistulari 41. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Euskalerri’ko Yantzak: Erregelak: Txistulari 46. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Erregelak: Txistulari 74. alea” (Partiturak). TXISTULARI, Aldizkaria.
“Musicología Autóctona: Txistulari 74. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Serafin Amezua: Txistulari 75-76. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Alejandro Aldekoa: Txistulari 75-76. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Investigación sobre Erregelak: Txistulari 75-76. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Erregelak: Txistulari 75-76. alea” (Partitura). TXISTULARI, Aldizkaria.
“Aurresku: Txistulari 22. alea” TXISTULARI, Aldizkaria. 186. orrialdea.
“Aurresku: Txistulari 12. alea” TXISTULARI, Aldizkaria. 188. orrialdea.
“Arizpeko dantza (Busturiako aurreskua): Txistulari 17. alea” TXISTULARI, Aldizkaria.  328. orrialdea. 
“Aurresku: Txistulari 23. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.  480. orrialdea. 
“Aurresku de Anteiglesia y de villa” OLAETA, Segundo eta Víctor 
“Como bailar el Aurresku: Dantzari 4. alea”. GARRO, Bernardo Mª. 16tik 2ra bitarteko orrialdeak..
“Como bailar el Aurresku: Txistulari 12. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. GARRO, Bernardo Mª. 
“La autoridad y la danza en la plaza: Cuaderno de Sección: Antropología y Etnografía 8. alea, 1991” IRIGOIEN, Iñaki. Págs. 117tik 129ra bitarteko orrialdeak.
“Danzas de Vizcaya” ETXEBARRIA GOIRI, José Luis. 120tik 156ra bitarteko orrialdeak.
“Danzas de Vizcaya” Temas vizcainos 115 eta 116. alea. ETXEBARRIA GOIRI, José Luis. 52tik 68ra bitarteko orrialdeak. 
“Gure herria: Tradiciones y costumbres del Pais Vasco, T.: III y IV” FELIU Corcuera, Alfredo.
“Los Vascos: Apuntes sobre un viaje por el País Vasco en la primevera del año 1801”. HUMBOLT, Wilhelm Freiher Von.
 “Cancionero Popular Vasco T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª  de.
“Euskalerriaren Yakintza. T.: I eta IV”. AZKUE, Resurrección Mª.
“Vascos y Trajes. T.: I eta II”. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena.
“Como han sido y son los vascos. T.: I eta II”. ESTORNES Lasa, Bernardo.
“Asociaciones de mocerías en la merindad de Busturialdea”. Argitaragabeko lana, Bizkaiko Diputazioak emandako bekarekin. LARRINAGA Zugadi, Josu.
“Iñauteriak / El Carnaval Vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan.
“Obras completas”. DONOSTIA, Aita.
ALDEKOA, Alejandro. “Alejandro Aldekoari omendaldia: Berrizko herria” d:Gor. Iruña 1993, Dantzari Dantza, Erregelak.                
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.