ENTRADILLAK

testua argazkiak bideoak audioak Partiturak

Urduna EntradillaFIGURAK:
Jarraigoa:
Prozesioa:
  • Txistularia, prozesioaren buruan
  • Erdi Aroko itxurako 4 bandera-uhal, bailarako herri bakoitzeko 1. 
  • Zilarrezko gurutzeak daramatzan lagun taldea. 
  • Kandelak daramatzan 4 mutiko; gero, 4 mutiko horiek Entradilletan partaideak izan daitezke. 
  • Arrastaria eta Urduñako agintariak.
  • Apaizak.
  • Herritarrak
 
Dantza:
  • Mutiko 1, Arrastaria Bailarako herrialde bakoitzeko ordezkaria izango dena: Aloria, Artomaña, Délica eta Tartanga.
Urduna EntradillaMusika-tresna:
  • Txistua eta danbolina
 
Janzkera:
Jai-egun handietarako tokian tokiko janzkera eta garai batean erabiltzen zena. 
 
Dantzak:
Arrastariako Entradillak
INGURUNEA:
Geografikoa:
URDUÑAKO HIRIA:
  • Urduñako Hiria.
  • Arrastariako Bailara. 1976an Amurriok bereganatua.
 
Egunak:
Arrastariako Bailarak Urduñako Antiguako Ama Birjinari egindako Botoa, maiatzaren 9an bailaran urtero egiten den ospakizun eta prozesioa. 
 
Testuingurua:
Urduna EntradillaJai-egun honek izaera herrikoia dauka, erlijio zein auzo mailan. Arrastaria Bailarako ordezkariak, Antiguako Ama Birjinari boto sekularra egin eta "Entradillak" dantzatu ostean, abiatu eta Urduñako Hiriarekin senidetzen dira. rrastariako bizilagunak, Urduñako (Bizkaia) sarreran elkartu ostean, prozesioan abiatzen dira, "litaniak" abestu eta errezitatuz, Antiguako Santutegira iritsi arte. Bertan, meza entzun eta kandela handi bat eskaintzen diote Ama Birjinari. 
 
Arrastariako bailaran (Araba) meza eta Antiguako Ama Birjinari egindako eskaintza amaitu ostean, bailarako ordezkariek, banan-banan, ohiturazko "Entradillak" egiten dituzte. "Entradillak" banaka egiten den dantza da (gaur egun, batzutan, binaka egiten da; neskek ere egiten dute). Dantza erraza da. Txapela aurrera jaurti ostean hankak gora altxatzen dira. Gero, oin puntekin egiten da dantzan, atzerantz, eta "gurpil" batekin jarraitu. Amaitzeko, agurra egiten zaie elizatik kanpo dauden agintariei. 
 
Herri bakoitzeko ordezkariek banan-banan egiten dute dantza hau agintarien aurrean. Dantzan egin bitartean, jendeak animatu egiten ditu Aupa Aloria!, Aupa Délica! edo Gora Artomana! Eta azkenean, bertaratu den jendeak zigarro puruak eta dirua botatzen die zirkuluaren erdira.
 
Urduñaren erdigunera jaisten dira, eta bertan, Alkateek elkarren artean beren makilak trukatu ostean, ostatura abiatzen dira, prozesioan. Ostatutik hitzaldia ematen diete auzokideei, gozamenerako larreak eta urtean zehar auzokideek beren artean izandako harremanak aipatzen dituztelarik.
 
BIBLIOGRAFIA:
“La estación de amor”. CARO Baroja, Julio. 104-105. orrialdeak.
“Alava: Algunas danzas representativas de Alava: Narria 53-54 alea”. ERRASTI Salazar, Jesús. 60. or.
“La virgen de la Antigua en Orduña: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco. T.:II”. FELIU Corcuera, Alfredo. 143tik 150era bitarteko or.
“Danzas en Alava: Dantzariak 3. alea”. JIMENEZ, Joaquin. 12. or.
“Danzas en Alava: Dantzariak” 2. alea”. E.D.B. Araba 8. eta 9. or.
“Fiestas y niños en Bizkaia: Temas vizcaínos 231. alea”. LARRINAGA Zugadi, Josu. 49. eta 50. or.
“Foklor Egutegia: Dantzariak 9. alea”. EDB. 16. or.
“Foklor Egutegia: Artazi 1. alea. EDB. 4. or.
“Haur Folklorea, 1. Ikastaroa: Entradillak”. HAUR FOLKLORE taldea.  Bilbo, 1996.
HAUR Folklore taldea “Haur Folklore 1.Ikastaroa/Folklore Infantil 1er. Curso”. 
Haur Folklore taldea Bilbo 1996. Entradillak BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.