ERREBONBILOAK

1979 Errebonbiloak Azken martxa udaletxeraFIGURAK:
Jarraigoa:

Militarra:

  • Txistulariak eta atabalaria
  • Kapitaina
  • 15 Errebonbilo, gutxi gora-behera.

Erlijiosoa:

  • Prozesioko Gurutzea daramana 
  • Elizako Agintariak
  • Arrosarioko Ama Birjinaren Irudia 
  • Andreak eta gizonak.

TxistulariakMusika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

Janzkera:
Errebonbiloak:

  • Bi adarreko kapela, urre-koloreko xingolarekin. 
  • Alkandora zuria, paparreko farfailarekin
  • Frack edo lebita beltza.
  • Praka grisak edo beltzak, dril erara. Txistulariek eta kapitainak praka zuriak. 
  • Galtzerdi zuriak. 
  • Zapata beltzak.

Soldaduek eskopeta bana eta kapitainak aginte-sablea. 

Dantzak:

  • Errebonbiloen armeen alardea eta erlijio-prozesioa.
  • Errebonbiloen Aurreskua.

INGURUNEA:
Geografikoa:

DURANGALDEA:

  • Elorrio

Egunak:
Arrosarioko Ama Birjinaren eguna, urriko lehen igandean. 

Testuingurua:
AurreskuaElorrion, militar-itxurako jarraigoa (Errebonbiloak) antolatzen da Arrosarioko Ama Birjinaren omenez. Jarraigoan armatuta dauden gazteak dira partaideak, kapitainaren aginduetara. Jai-eguneko erlijio-prozesioan hartzen dute parte eta Aurreskua edo Soka Dantza egiten dute. Dantzaren bitartez, neskak omentzen dituzte.

Egunsentian Errebonbiloek, kale jantziekin, jaietako salbei hasiera ematen diete herritik zehar.

Arratsaldez, arrosarioaren osteko erlijio-prozesioaren zain egoten dira. Prozesioa elizatik irteten da (udal eta eliza agintariek, Arrosarioaren Ama Birjina andetan daramatenek eta herriko bizilagunek, gizonak alde batetik eta andreak bestetik, osotzen dute prozesioa). Jarraigo biak, ibilbide desberdinak hartuta, herrian barrena ibiliko dira, baina leku jakin batzuetan alardearen jarraigoa formatu egiten da eta erlijio-prozesioari itxaroten dio, bere omenez salba segida egiten duelarik. Berriro herriko plazan amaitzen dute, eta bertan, salbak egin eta "Salbea" abestu ostean amaiera ematen zaio erlijio-prozesio eta ospakizunari. 
Uniformedun Errebonbiloen konpainia kapitainaren aginduen zain geratuko da, hiribildua mugatzen duen bigarren ibilbideari hasiera eman aurretik. Bigarren ibilbide horretan, antzinako barruti harresituan sartzeko lau ateak zeuden puntuak erreferentziatzat hartzen dira. Aipatu lau leku horietan, tiro egiten dute eskopetekin aldi berean. Berriro plazara iristean, Errebonbiloek beste deskarga segida bat egin, eta jarraian, erretiratu egiten dira poliki eta ordenan jarrita. Gero, Aurresku edo Soka Dantza egiten dute, neskei gonbitea egiten dietelarik. Afari alai batek amaiera ematen dio guztiari. 

Hiribildua zeharkatu bitartean, Errebonbiloek txistularien doinu eta erritmoan desfilatzen dute; martxa bat arina da eta bestea geldoa. 

Jai hau betidanik Lepantoko batailan parte hartzearekin lotu izan bada ere, ohitura honek, udalerriek beren defentsarako urtero egiten zituzten arma eta tropa-ikuskatzeak ditu gogoan. 

BIBLIOGRAFIA:

“Euskalerriaren alde XVI-273. 1926”. LAZKANO, Nemesio. 381etik 383ra bitarteko orrialdeak.
“Euskalduna T.: 1”. BARANDIARAN, José Migel.
“Vascos y Trajes. T.: II”. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena.
“En el pirineo vasco: Euskalerriaren Alde nº XX, 1930”. BERRAONDO, Ramon de. 161. orrialdea.
“Folklor Egutegia: Dantzariak 10. alea. EDB (Euskal Dantzarien Biltzarra). 14. orrialdea.
“La Virgen del Rosario en Elorrio: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.:IV”.  FELIU Corcuera, Alfredo. 177tik 189ra bitarteko orrialdeak.
“Cancionero popular vasco. T.: I”.AZKUE, Resurrección Mª. de. 446-447. orrialdeak (356. alea)
“Los Vascos en 1800: El Alarde de Elorrio. Euskalerriaren Alde nº XX, 1930”. ANGUIOZAR, Martín de. 161etik 166ra bitarteko orrialdeak.
“Errebonbiloak :Gaur Express. Bilbo, 1989/10”. DUEÑAS, Emilio X.