ERROMERIA DANTZAK

FIGURAK:
Jarraigoa:

  • Andrek eta gizonek osotutako talde mistoak. Kopurua zehaztu gabe. 

Musika-Tresna:

  • Txistua eta danbolina.
  • Trikitixa (soinua, panderoa eta kantua).
  • Alboka, pandereta eta kantua.
  • Dultzaina / Gaita kaxarekin / atabala.
  • Musika banda.
  • Beste musika-tresna batzuk (tronpa, aho-soinua, biolina, gitarra...).

Janzkera:
Argazki zaharren eta deskribapen historikoen artxibategietan agertzen diren janzkera motak ikusi..

Dantzak:

  • Fandangoa, Lehenengoa, Orripeko, Jotea edo Jota (baltsearekin edo baltserik gabe).
  • Arin arin, Bigarrena, Porrusalda (Porruk edo Porruek) edo Bizkai dantza.
  • Biribilketa, Kalejira, Martxea edo Martxa, Ariñetakoak , Karrika dantza ....
  • Pasodobleak, Baltseak, Mazurka, Chotisa, Fox trot .... 

INGURUNEA:
Geografikoa:

  • BIZKAIA osoan, salbuespenik gabe.

Egunak:
Mota guztietako jai egunetan:

  • Zaindariaren egunean herriko plazan.
  • Erromeriak zelai eta mendietan.
  • Soka Dantza amaitzean.
  • Asteburuetako arratsaldetan.
  • Ezkontzetan, landan egindako bazkarietan, eta abar. 

Testuingurua:
XVIII. mendearen bukaeraz geroztik Euskal Herriko leku gehienetan egindako dantza mistoak dira. Dantza horiek euren izaera hartu dute, edozein jai egunetan egiten dira-eta. Hainbat dira dantzen testuinguruak, egitura koreografikoak eta dantzak egiteko formak (haur besoetakoek zein helduagoek har dezakete parte dantza eta erromerietan) 

Koreografia orokorra, bai Fandangoan bai Arin arinean, ez da oso zehatza arauei dagokienean. Bi dantza horietan era desberdinetan egin daiteke: modu klasikoan, hots, biribilean jarrita, edo aurrez aurre, ilara banatan jarrita. Dantzen pausuak oinarrizko hiru mugimendutan bana ditzakegu (oin puntekin egindakoak, lekualdaketak eta birak). Herri, familia edo dantzari bakoitzak bere estiloa eta bat-batekotasuna emango dio pausu bakoitzari. Garai batean, "Jotaren" barruan (ez nahastu "Fandangoarekin") zati geldo bat ere dantzatzen zen, parte hartzaileak "dantza lotuan" bikoteka jartzen zirelarik (baltsean bezala). Biribilketa erritmo zahar eta herrikoienetakoa da: andreak eta gizonak elkar hartuta, kale, plaza eta jaia ospatzen zen lekuetatik zehar ibiltzen ziren katea osotuz.

Batzuk klasketak eta kriskitinak erabiltzen zituzten dantzan egiterakoan, edo baltseoak egiten zituzten Jotaren barruan. Dantza horiek, modernotzat har baditzakegu ere, zentsura eta debekupean egon izan dira, eta jazarriak izan dira beren lizentzia koreografiko eta moralengatik. Musika-tresnak ere gaitzetsi zituzten udal-agintariek eta batez ere elizako agintariek.  

BIBLIOGRAFIA:
“Haur Folklorea, 1. Ikastaroa: Arin arin”. HAUR FOLKLORE taldea.  Bilbo, 1996.
“Cancionero popular vasco. T.: I eta II”. AZKUE, Resurrección Mª de.
“Obras completas”. DONOSTIA, Aita.
“Jota zer den badakigu?: Dantzariak 51. alea”.  SANTAMARIA, Javier.
“Repertorio de dulzaina. J. Aiesta (Bedia): Dantzariak  22, 24, 25, 28, 37, 44 y 47 aleak”. SANTAMARIA, Javi. Musika-orrialdeak.
EDB “Dantzak eskolan” 1 EDB Bilbo Fandango eta Arin arin.
HAUR Folklore Taldea “Haur Folklore 1.ikastaroa/Folkloe infantil 1º curso” Haur Folklore Taldea, Bilbo, 1996 Arin arin.
BELTRAN, Joanmari “Euskal Herriko soinu tresnak”  IZ-Estudio-KEA Donostia, 1985
ZENBAIT interpretatzaile “Herriko Musika” Movieplay eta Kardantza  Madril, 1977
ZENBAIT interpretatzaile “Antología de intrumentos vascos”   Columbia Madril, 1971
ZENBAIT interpretatzaile “Arratia. Herri musika sorta bilduma 15” EDIGSA-HG Bilbo, 1976
ZENBAIT interpretatzaile “Trikitixa: Txilibrin y Balbino” Columbia, S.A. Madril, 1975-1988
BILBAO, Luís; ARROLA, Rufino eta ARRIZABALAGA, Kepa “Bizkaiko trikitilariak” HG Donostia, 1979
LEÓN, MAURIZIA eta FASIO “Alboka eta trikitrixa” Xoxoa diskak  Bilbo, 1979
MAURIZIA, LEÓN eta BASILIO “Maurizia, León eta Basilio” Elkar S.A. Donostia-Baiona, 1987
TXILIBRIN eta BALBINO. “Herrikoi – Musika Sorta bilduma 1” HG Donostia, 1970
LEKEITIOKO ESTUDIANTINA. “Lekeitioko estudaiantina: Aratuste alai” IZ-estudioa-KEA Donostia, 1983
ALDEKOA, Alejandro. “Alejandro Aldekoari omendaldia. Berrizko herria”. Ed.:Gor. Iruñea, 1993.
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak”  The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.