EZPATA DANTZA

FIGURAK:
Jarraigoa:
  • Txistularia(k)
  • 12 Ezpata dantzari
  • Maisu-zarra edo Kapitaina.
  • 2 edo 4 Ezpata txin 
Musika-tresna:
  • Txistua eta danbolina
  • Atabala
Janzkera:
Kapitaina edo “Maisu zaharra”:
  • Txapel gorria.
  • Harizko alkandora zuria
  • Begizta gorriak besaurreetan.
  • Oihalezko txaleko marroia, hainbat koloretako loreekin bordatua eta katea duten metalezko botoiak dituena.
  • San Migelen irudia duen eskapularioa aurrealdean eta Xemeingo armarriaren irudia atzealdean bordatua. 
  • Praka zuriak, alboan hari zuria eta alde banatan txilinak dituztenak. Marinel-zirritua.
  • Gerriko gorria, alde batean begizta batez lotua. 
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.
Ezpata nagusiak:
  • Txapel gorria.
  • Harizko alkandora zuria.
  • Begizta gorriak besaurre eta sorbaldetan. 
  • Banda gorria paparrean gurutzatua, eskuin sorbaldatik ezker aldera eta begizta batez errematatua. 
  • Bi eskapulario San Migelen irudiarekin eta Xemeingo armarriaren irudiarekin. 
  • Gerriko gorria, begizta batez lotua.
  • Praka zuriak, alboan xingola gorria eta alde banatan txilinak dituztenak. 
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.
* Metalezko ezpata handiak.
 
Ezpata txikiak:
  • Txapel gorria. 
  • Harizko alkandora zuria; paparreko farfaila bordatuekin eta alozekin apaindua egon daiteke. 
  • Begizta gorriak besaurreetan. 
  • Tximeleta-begizta gorria.
  • Gerriko gorri zabala.
  • Harizko edo kotoizko praka zuriak, alboan xingola gorria eta alde banatan txilinak dituztenak. Marinel-zirritua.
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak eta zinta gorriak.
* Bakoitzak ezpata txiki bi daramatza; ezpaten heldulekuak zapi bordatuez edo farfaila duten zapi azpilduez daude batuta.  
 
Dantzak:
  • Xemeingo Ezpata Dantza
  • Uriko Soka Dantza  edo Aurreskua
  • Mahaiganekoa
INGURUNEA:
Geografikoa:
MARKINALDEA:
  • Xemein
Egunak:
  • San Migel Zaindariaren eguna, irailaren 29an.
 
Testuingurua:
Arretxinagako San Migel Goiaingeruaren ermitan ospatutako mezaren ostean, Ezpata Dantza eta Aurreskua egiten dute. Gauez, ermitari errito-buelta ematen diote, farol baten argipean. Gero Mahaiaganekoa egiten dute. 
 
Ezpata dantza honek, Euskal Herriko eta Europako beste zenbait tokitan egiten diren ezpata dantzen antzeko ezaugarri koreografikoak ditu. Egiten dituzten irudi koreografikoen artean zubiak, "larrosa" (dantzariek parrilla bat osatzen dute ezpatak elkartuz eta taldeko maisu zaharra parrilla gainera altxatzen dute) eta ezpata txin-en ezpata laburrekin egindako mugimenduak aipatu behar dira.  
 
Dantza hau San Migel ermitaren eta Xemeingo garai bateko Udaletxearen aurrean egiten da. Urteak igaro ahala, dantza honek aldaketak izan ditu koreografian (alde batera edo alde bitara begira egin daiteke); beste dantza berri bat sortzeko balio izan zuela ere esan daiteke. Dantza berri hau, zeruko indarrek gaitzaren boterearen aurka egindako borrokaren sinbolo da ("San Migel Arretxinagatar" gisa ezagutzen da). Ermitaraino prozesioan joan, eta udal-agintariekin batera meza entzun ostean, Ezpata Dantza eta "ohorezko Aurreskua" egiten dute. 
 
BIBLIOGRAFIA:
“Danzas de Bizkaia”. ETXEBARRIA Goiri, Jose Luis. 189tik 235era bitarteko orrialdeak.
“Danzas de Bizkaia”. Temas vizcaínos 115-116. alea ETXEBARRIA Goiri, Jose Luis. 95etik 110era bitarteko orrialdeak.
“Dantzak”. URBELTZ Navarro, Juan Antonio.
“Xemeingo Ezpata Dantza: Dantzariak 37. alea”. AMUTXASTEGI, Felipe e IRIGOIEN, Iñaki. 2tik 48ra bitarteko orrialdeak.
“Xemeingo Ezpata Dantza: Dantzariak 49. alea”. AMUTXASTEGI, Felipe e IRIGOIEN, Iñaki 2tik 38ra bitarteko or. eta musika-orrialdeak
“Vascos y Trajes. T.: II”. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena. 533. orrialdea. 
“Danzas de Vizcaya: Dantzariak 3. alea. IRIGOIEN, Iñaki. 27tik 35era bitarteko orrialdeak.
“Xemeingo Dantzak: Dantzariak 5. alea. AMUTXASTEGI, Felipe. 4tik 6ra bitarteko orrialdeak.
“Obras completas” T.: IX. Danzas. DONOSTIA, Aita. 
“Zortziko: San Migel de Arretxinaga: Txistulari 16. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 305. musika-orrialdea. 
“San Migel de Arretxinaga: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.:IV”  FELIU Corcuera, Alfredo. 143tik 158ra bitarteko orrialdeak.
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n.  Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.