GERNIKAKO ARBOLA DANTZA ETA SAN IÑAXIO MARTXA

FIGURAK:
Jarraigoa
Prozesioa:
  • Alkatea lantzarekin
  • Txistularia(k)
  • 8 dantzari;  Santiagoren irudia andetan daramate. 
  • Elizako agintari eta agintari zibilak
  • Herritarrak, gizonak aurretik eta andreak atzetik. 
 
Dantzak:
  • 8 dantzari (lauko bi ilaratan) Txilin, makila, ezpata eta herriko banderarekin. 
Musika-tresna:
  • Txistua eta danbolina
  • Atabala
Janzkera:
  • Txapel eta gerriko gorriak.
  • Kotoizko alkandora zuria, lepokoarekin. 
  • Harizko praka zuriak.
  • Larruzko zapak, bakoitza brontzezko 16 txilinekoa. 2 zenbakidun txilinak.
  • Abarketa zuriak zinta gorriarekin.
  • Galtzerdi zuriak.
  • Metalezko ezpata.
  • Zilindro-formako makila handia, egurrezkoa.
  • Herriko bandera koloretsua.
Dantzak:
Prozesioaren barruan:
  • San Iñaxio Martxa (lehenago egiten zen Santiagoren Martxie-n ordez)
  • Gernikako Arbola Dantza (hau ere prozesioan egiten da, aurrekoa bezala)
Eliz-ospakizunen ostean, meza nagusia bukatzean: 
  • DANTZARI DANTZA.
  • ERREGELAK
          
INGURUNEA:
Geografikoa:
DURANGALDEA:
  • Garai 
Egunak:
Santiago Zaindariaren egunean, uztailaren 25ean, eta Santa Ana egunean, uztailaren 26an .
 
Testuingurua:
Dantza hauek Udaletxearen aurrean eta San Migel Goiaingeruaren elizatik (bertan Jakueren irudia dago) San Juan Ebanjeliaren elizara (bertan Santa Anaren irudia dago) bitarteko prozesioen barruan egiten dira, bai Jakue apostoluaren egunean bai Santa Ana egunean. Bigarrenean alderantziz egiten da. Aipatu egunetan, meza nagusia ematen da lehenbizi, eta ostean Dantzari Dantza egiten da plazan. Bi egunetan Erregelek ematen diote amaiera saioari. Santa Ana egunean andre ezkonduek beren Erregelak egiten dituzte. 
 
Garain, inguruko herrialdeetan egiten den antzera egiten da Dantzari Dantza, baina egun bietan, prozesioa Udaletxera iristean, herriko plazan, Jakue irudiaren aurrean Agintariena egiten dute San Iñaxioren Martxien doinuan (doinu hau garai bateko Santiagoren Martxien ordez jotzen da). Gero Gernikako Arbola Dantza egiten dute. Dantzariek, batak bestearen ezpata kolpatuz egiten dute dantzan (Jose Mª Iparragirre ospetsuak Gernikako Arbolaren Dantza doinua hartu zuen oinarritzat foru-himnoa egiteko). 
 
Erlijio-prozesioa amaitu ostean, dantzariek Dantzari Dantza osatzen duten dantza guztiak egiten dituzte udal-agintarien aurrean. Jai-egun bietan egitaraua berdina da, baina bigarrenean prozesioaren norabidea aldatu egiten da. Dantzari Dantzaren ostean, dantzariek lehen Erregelak egiten dituzte. Gero, gizonezkoek egindako Soka Dantza gehiago egon daiteke. Santa Ana egunean, ordea, andrazkoek egiten dute Soka Dantza. Herri honetako dantzen artean Napartxuak doinua ere jaso da. Gaur egun ez da egiten, eta ez da gogoratzen ere. Soinu zaharrak deritzan doinuekin (Gipuzkoan oso ezagunak dira) erlaziona daiteke, Zeberion Txipiritaina edo Villancico ezagutzen baitzen 1753an.
      Guztiek dute zerikusia Soka Dantzarekin. 
 
BIBLIOGRAFIA:
“Danzas de Bizkaia”. ETXEBARRIA Goiri, Jose Luis. 9tik 119ra bitarteko orrialdeak.
“Danzas de Bizkaia”. Temas vizcaínos 115-116. alea. ETXEBARRIA Goiri, Jose Luis. 7tik 51ra bitarteko orrialdeak.
“Dantzak”. URBELTZ, Juan Antonio. 142. eta 143. orrialdeak.
“Baile Familia y trabajo”. CARO Baroja, Julio. 38tik 42ra bitarteko orrialdeak.
“Vascos y Trajes, T.: II”. ARIZMENDI Amiel, Maria Elena. 533. orrialdea.
“Bizkaiko dantzak: Dantzariak, ale berezia”. IRIGOIEN Etxebarria, Iñaki. 20tik 29ra bitarteko orrialdeak eta musika-orrialdeak 
“Danzas de Vizcaya: Dantzariak 3. alea”.  IRIGOIEN Etxebarria, Iñaki. 27tik 35era bitarteko orrialdeak. 
“Dantzari Dantza, Homenaje a los dantzaris de Iurreta-1994”. ZENBAIT Egile.
“Dantzari Dantza, Homenaje a los dantzaris de Iurreta-1989”. ALDEKOA Otalora, Antton Mari.
“Santiago y Santa Ana en Garai: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.: III”  FELIU Corcuera, Alfredo. 189tik 196ra bitarteko orrialdeak. 
“San Pedro y Santa Isabel en Berriz: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.: III” FELIU Corcuera, Alfredo. 57tik 65era bitarteko orrialdeak. 
“San Migel en Iurreta: “Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.: IV”. FELIU Corcuera, Alfredo. 167tik 175era bitarteko orrialdeak. 
“Los Vascos: Apuntes sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801”. HUMBOLDT, Wilhelm von. 130 eta 131. orrialdeak.
“Apuntes del Folklore Vasco: Dantzariak 21. alea” BIZKAIKO ORDEZKARITZA. 32tik 37ra bitarteko orrialdeak. 
“Dantzari Dantza de la Merindad de Durango”. Dantzariak 24. alea. ABASOLO, Jose Javier “Tiliño”. 18 eta 19. or. 
“Ezpata Dantza: Dantzariak 26:” URBELTZ, Juan Antonio.  19 eta 20. or. 
“Dantzari Dantza-1983: Gerediaga, 3. alea”. GEREDIAGA Elkartea.
“La Ezpata Dantza: Txistulari. Mayo-Junio 1928”. OLAZARAN, Juan de.
“Garaiko Plazan Otia loran...: Dantzari 5. alea”. HERMODO, Kepa.  20tik 22ra bitarteko orrialdeak. 
“Tratado de Txistu y Gaita”. OLAZARAN de Estella, P. 185etik 191era bitarteko orrialdeak.
“El estio festivo: Fiesta populares del verano”. CARO Baroja, Julio. 156tik 160ra bitarteko orrialdeak.
“Folklor Egutegia: Dantzariak 9. alea”. EDB. 16tik 24ra bitarteko orrialdeak.
“Folklor Egutegia: Dantzariak 10 alea”. EDB. 14tik 18ra bitarteko orrialdeak.
“Fiestas populares de Berriz: Anuario Eusko Folklore. T.: II”. BENGOA, Leon. 98 eta 99. or
“Danzas de grupos en dos filas con herramientas: Dantzariak 43. alea”. IRIGOIEN Etxebarria, Iñaki. 26tik 34ra bitarteko orrialdeak
“Euskaldunak: La etnia vasca” T.: 3. ARREGUI, Gurutze eta beste batzuk. 622 eta 633. or.
“Cancionero Popular Vasco. T.: I”. AZKUE, Resurreccón Maria de.
“Obras completas” T.: IX. Danzas. DONOSTIA, Aita. 1700. or.
“Santiago y Santa Ana en Garai .Gaur Express”. DUEÑAS, Emilio X.
ARGIA, Euskal Dantzari Taldea. “Euskal dantza doinuak - Musica de danza del País Vasco” Philips Fonogram. 1974 Madril.
Zortzinango, Ezpata Joko Nagusia (Dantzari Dantza).
ALDEKOA, Alejandro. “Alejandro Aldekoari omendaldia: Berrizko herria” Ed: Gor.1993 Iruña. Dantzari Dantza, Erregelak
 EDB “Dantzak eskolan” 2 Bilbo Dantzari Dantza