GORULARIENAK

FIGURAK:
Jarraigoa:
  • Txistulari 1 eta atabalari 1
  • 8 edo 16 neska (Gorulariak) 
  • 8 edo 16 mutil (Mazukariak) 
  • 1 edo 2  lagun "Domingilluen" makilari eusten. 

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala
  • Kantua
Janzkera:
Hilanderen janzkera:
  • Buruko zapia, atzeko muturrean lore batez edo beste zerbaitez apaindua ("gurutze-puntuan"). Hari edo lihozko oihala. 
  • Ileorde txirikorda luzedunak osagarri gisa, kolorezko begiztez errematatuak. 
  • Alkandora edo kamisoia, lepoko-zerrenda kolorezko "oilo-hanka"rekin errematatua. Eskumuturrak eta "aurreko palak" erremate berdinarekin. 
  • Alkandorak "pala" (oihalezko gehigarria) bat du aurrealdean.
  • Sorbaldan "erle-habia" darama; baita bordatu bat gainjarrita ere, "ranglan" motatako mahuka modura. Eskumuturrek "erle-habia" apur bat daramate. 
  • Alkandora barrena tolestuta dago eta "oillo-hanka"z dago errematatua 
  • Feldro oihalezko gerruntze beltza; zulotxo txikiak ditu, lotzeko erailtzen den soka beltza bertatik pasa arazteko. 
  • Can-can edo izurdun azpiko gona;  tolesduran bordatua dauka. 
  • Oihalezko gona gorria. Gerri aldeak "erle-habia" darama. 
  • Azpialdea zenbait irudiz dago apaindua, zenbait euskal motiboz (estela-marrazkiak, arkitekturak, irudi geometrikoak, eta abar.). Irudiok katea-itxurako bordatu beltzez daude eginak.  
  • Lehenago, merino-oihalezko amantal beltza; gaur egun ilaunaren antzekoena erabiltzen da. 
  • Gonaren alboak eta barrena bordatuez daude apainduak. Izurdun gona da, eta poltsikoak gainjarrita ditu. 
  • Artilezko galtzerdiak.
  • Larruzko abarkak.
Mazukarien janzkera:
  • Txapel gorria.
  • Alkandora zuria.
  • Praka zuriak.
  • Gerriko gorria.
  • Oihalezko txaleko gorria; ez du papar-hegalik eta 4 txilin ditu botoien ordez. 
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.
* Arku dantzako erremintak:
Zumezko edo gaztainondozko arkua, xingola gorri eta zuriez apainduta edo estalia. Arkuaren goialde eta erdialdea xingola gorriko errosetaz dago errematatua, txilin bat duelarik josia. 
 
* Irudiaren erremintak:
  • Mailua edo liho mazua.
  • Lihoa jotzeko aulkia.
  • Lihoa jotzeko ezpata edo tranga 
  • Lihoa garbitzeko txarrantxa eta karrama.
  • Gorua edo linaia eta linuzorroa, eta ardatza.
  • Goruetako makina eta ardatza.
  • Harilkaria, harilkaia edo harilketa.

Domingiloaren osagaiak:

Domingiloa edo panpina (Iurretako taldeak erabili izan dituen jarraibideen arabera): 

  • Kapela garai beltza.
  • Alkandora beltza.
  • Oihalezko txaleko gorria; txilinak ditu botoitzat. 
  • Praka zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.
Domingiloa modu askotakoa izan daiteke: burua, hankak eta besoak mugi ditzakeen panpina klasikoa, goma-aparrez egindakoa,....
Domingiloa mastaren goiko muturrean dagoen metalezko buruan doa lotuta. Makilaren goialde horretatik zetazko 16 zinta daude zintzilikatuta, koloredunak guztiak..
 
Dantzak:
GORULARIENAK:
  • Gorulariak (Irudia).
  • Arku Dantza.
  • Domingiluen Dantza edo Zinta dantza.
INGURUNEA:
Geografikoa:
  • Durangoko Hiribildua.
  • Iurreta.
Egunak:
Gaur egun, Iurretan, San Migel egunaren errepikapen edo zortzigarrenean egiten da, arratsaldez (urriko lehen igandea).
Lehenago Durangon, Fernando VII.aren bisitan (1828) edo 1886ko Euskara-Jaietan. 
 
Testuingurua:
Dantza bakoitzak jatorri historiko desberdina dauka. Gaur egun bi dira egokitu direnak: Arku Dantza eta Domingiluen Dantza. Lehenago, Durangoko hiribilduan egiteko ohitura zegoen. Hirugarrena Gorulariak da, 1886ko Euskara-jaietarako sortu zena. Gero, Hiribilduko Dantzari Dantzaren barruan sartu ziren. 
Gaur egun, Iurretan, San Migel egunaren errepikapen edo zortzigarrenean egiten dira, jaiei amaiera emateko.
Gaur egungo konpartsa ez da Fernando VII.a 1828an etorri zenekoaren berdina, ezta geroago, 1886an, Durangoko Euskara-jaietan egindakoen berdina ere. Garai hartan ez zuten gazteek egiten (gaur egun Iurretan gertatzen den bezala), haurrek baizik. Aurrerago aipatu den bezalaxe, hiru koreografiek jatorri desberdina dutela ematen du, eta beraz, halako kasuetarako elkartzen dira.  
Lehenengoan, antzinako iruleen egitekoari buruz abesten da; bigarrena neska gazteek beste garai batean egindako arku dantza da; Domingiluen Dantza masta baten inguruan egiten den zinta dantza da. Mastaren goialdeko panpina erritmora mugitzen da, bihurrikatze barregarriak eginez. Panpina honek, Tabirako Batailaren ostean Bajamelú buruzagi arabiarraren atxiloketa eta berari emandako astinaldiarekin du lotura. Azken dantza hau Gorpuztiaren jaiekin lotu izan da beti. Inoiz Aratusteekin ere bai, Durangoko Hiribilduan.
 
BIBLIOGRAFIA:
“Folklore del Duranguesado: Dantzari nº 2 y 3”. OLAETA, Segundo. 17. eta 18.or.
“Danzas de Vizcaya: Dantzariak 3. alea”. IRIGOIEN, Iñaki. 27tik 35era bitarteko orrialdeak.
“Apuntes del Folklore Vasco: Dantzariak 25. alea”. BIZKAIKO ORDEZKARITZA.
“El Dominguillo: Txistulari 19. alea”. URIARTE, Francisco de . 11. or.
“Baile, familia, trabajo”. CARO Baroja, Julio . 38tik 42ra bitarteko or.
“Gorulariak”. EUZKO GAZTEDIJA.
“De canciones, danzas y músicas del País Vasco”. JORDA de Gallastegui, Enrique.
“Noticias históricas de la Noble y Leal Villa de Durango”.VEITIA, F.A. y ETXEZARRETA, R. de.
“Cuadernos de historia Duranguesa” EUSKAL JAIAK
“Valentín Zubiaurre, Folklorista”. IBIDEM 4. alea.  ARANA Martija, J.A.
“Tavira” 1962, “Unas efemérides” ECHENDIA, J.
“El estio festivo: Fiestas Populares del verano” CARO Baroja, Julio. 156tik 160ra bitarteko or.
“Peru Abarka”. MOGEL, Juan Antonio. 140tik 147ra bitarteko or.
“Iñauteriak / El Carnaval Vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan. 50etik 52ra bitarteko or.
“Gorulariak: Txistulari 19. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria.
“Folklore del Duranguesado: Aldizkaria “Vizcaya” 25. alea”. OLAETA, Segundo de.
“Danzas Vascas en las Escuelas” IRIGOIEN, Iñaki
 “Danzas-juego en Bizkaia / Bizkaiko Joku dantza”. Argitaragabeko lana. Bizkaiko Diputazioak emandao Bekarekin 1988 eta 1989. DUEÑAS, Emilio X, LARRINAGA ZUGADI, Josu.
“Gorulariak”: Haur Folklorea, 1. Ikastaroa. HAUR FOLKLORE taldea.
“Gorularien Abestia: Txistulari 151. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 4.857. musika-orrialdea.
“Gorulari dantza. Txistulari 16. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 302. musika-orrialdea
EDB “Dantzak eskolan” EDB. Bizkaiko dantzarien  biltzarra Bilbo Gorulariak
HAUR FOLKLORE TALDEA “Haur Folklore 1. Ikastaroa/Folklore Infantil 1er. Curso” Haur folklore taldea 1996 Bilbo          Gorulariak
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.