HAUR-DANTZAK

FIGURAK:
Jarraigoa:

Ezaugarri orokorrak:

  • Banaka edo taldeka egiten diren dantzak, biribilean jarrita.  
  • Dantza asko ez dira mistoak: mutikotxoek edo neskatotxoek egiten dute dantzan. 
  • Beste batzuetan nagusiek lagunduta egiten dute dantzan. 

Musika-tresna:

  • Kantua

Janzkera:
Garai batean neskatoek eta mutikoek beren jatorrizko ingurune geografikoan erabiltzen zuten janzkera. Argazki zaharren artxibategiak ikustea gomendatzen dugu. 

Dantzak:

  • Kadera baten ganean (Lumo eta Lekeitio).
  • San Pedro, zeruetako ... (Mundaka).
  • Iru Errege Magoak edo Aingeru luzia (Lekeitio).  
  • Bira bira monte (Leketio).
  • Txilin txilin.

INGURUNEA:
Geografikoa:

BUSTURIALDEA:

  • Lekeitio.
  • Lumo.
  • Mundaka.

ARRATIALDEA:

  • Zeanuri.

Egunak:

  • Dantza edo haur-joko musikatu hauek ez dira egun zehatzetan egiten. 

Testuingurua:
Musikaren doinuan egiten dira haur-jokoak. Joko hauetan taldeak koreografia eta pausu errazak egiten ditu, helburua jolastea delarik.

Horietako haur-joko batzuk, neskatoek, jolasean ari zirenean, biribilean jarrita egindako dantzak ziren (Bira bira monte, Txilin txilin, Aingeru luzia edo Iru Errege Magoak eta Ala pinpirrinera). Dantza hauetan kantan aipatzen dena egiten dute (bira bat egin, biribilean dauden dantzariei begira jarri, belauniko jarri, mahomatarren erara diosal egin, eta abar) edo kantaren erritmora biraka hasten dira. 

Bestalde, Kadera baten ganean kantaren bitartez, musikaren doinua jarraituz, oinak txandakatzeko gaitasuna indartzea zen helburua. “San Pedro zeruetako …” kanta, nagusiek abestutakoa da, etxeko txikienek senideen artean dantzan egin zezaten. 

BIBLIOGRAFIA:
“Haur Folklorea, 1. Ikastaroa: Kadera baten ganean.”. HAUR FOLKLORE taldea.  Bilbo, 1996.
“Cancionero popular vasco”. Tomoa: I. AZKUE, Resurrección Mª de. 346tik 348ra bitarteko orrialdeak. San Pedro, zeruetako …  632. orrialdea. Iru Errege Magoak.  Págs. 320tik 322ra bitarteko orrialdeak Kadera baten ganean.      
“Euskalerriaren Yakintza”. T.: IV. AZKUE, Resurrección Mª. 227 eta 228. orrialdeak eta 394.ena Ala pinpirrinera.
300. eta 404. orrialdeak Bira bira monte. 329. orrialdea Iru Errege Magoak. 370. orrialdea Txilin txilin.
“Obras completas”.T. VI-IX. DONOSTIA, Aita. 74 eta 75 orrialdeak Aingeru luzia edo Iru Errege Magoak. 442 eta 443 orrialdeak Bira bira monte.
“Contribución al análisis del papel festivo y lúdico de los niños en la sociedad tradicional. Argitaragabeko lana, Zumalabek emandako bekarekin: Eusko Ikaskuntza. 1999-2000 Bilbo. DUEÑAS, Emilio X. Eta LARRINAGA Zugadi, Josu.
HAUR FOLKLORE TALDEA. “Haur folklore 1. Ikastaroa/ Folklore infantil 1er curso” 1996, Bilbo. Kadera baten ganean.