MARRAUEN SOKA DANTZA, OILAR JOKUA ETA KUKAÑA

FIGURAK:
Jarraigoa:
  • Txistulariak eta atabalaria.
  • Mozorrotuak (marroak).
Musika-tresna:
  • Txistua eta danbolina.
  • Atabala.
Janzkera:
Aratusteetako edozein mozorro.
 
Dantzak:
  • Marrauen Soka Dantza edo Aurreskua.
  • Kukaña jokua
  • Oilar Jokua.
INGURUNEA:
Geografikoa:
BUSTURIALDEA:
  • Gernikako Hiribildua.
Egunak:
Aratusteak
  • Antzina Aratuste Martitzenean.
  • Gaur egun, Aratuste Domekan.
Testuingurua:
Antzina, igande, astelehen eta astearteetan kukaña horizontala egiten zen Foru-enparantzan. Astearte goizean, mozorrotuek Aurreskua egiten zuten (Marroen Aurreskua) aipatu plazan eta jarraian Oilar jokue egiten zen. 
Gaur egun, aratusteetako hiru dantza hauek Aratuste Domekan egiten dira, goizez. Herriko "Elai Alai" dantza taldeak egiten ditu. 
Aratusteetan mozorrotuek (marro jantzita edo marrotuak) Aurreskua antolatzen dute Foru-enparantzan. Janzkera koloretsuekin egiten dute dantzan. Koreografia "Hiribilduko Aurreskuaren" antzekoa da, testuingurua eta egun horietarako erabiltzen diren jantziak desberdinak badira ere.  
Oilar Jokua ere antolatzen dute. Joko horretarako, oilar bat lurperatzen dute, eta begiak zapi batez estalita, oilarra bilatu, aurkitu eta ezpatarekin gandorra ukitu behar diote (lehenago moztu egin behar izaten zuten). Hori guztia, markatutako mugetatik irten gabe eta atabalaren arraden erritmoan (lehenago partaideak txistulariaren doinuarekin orientatzen ziren). Joko horrekin batera kukaña horizontal eta birakaria egiten da. 
 
BIBLIOGRAFIA:
“Iñauteria / El Carnaval Vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan. 178 eta 179. or.
“Euskal léxico etnografikoa / Léxico etnográfico vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan. 115. or.
“Danzas juego en Bizkaia / Bizkaiko joku dantza”. Argitaragabeko lana. Bizkaiko Diputazioak emandako Bekarekin. Bilbo, 1988-89. DUEÑAS, Emilio X. eta LARRINAGA, Josu.
“Obras completas”.Tomo IX. Danzas  DONOSTIA, Aita.                                                
“Como bailar el Aurresku: Dantzari 4. alea. GARRO, Bernardo Mª. 16tik 22ra bitarteko or.
“Como bailar el Aurresku: Txistulari 12. or. GARRO, Bernardo Mª.
“La autoridad y la danza en la plaza: Cuaderno de Sección: Antropología y Etnografía 8. alea, 1991”. IRIGOIEN, Iñaki.117tik 129ra bitarteko or.
“Danzas de Vizcaya”. ETXEBARRIA Goiri, José Luis.
“Danzas de Vizcaya: Temas vizcaínos 115 eta 116. alea”. ETXEBARRIA Goiri, José Luis
“Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco T.:III eta IV” FELIU Corcuera, Alfredo. 
 “Los Vascos: Apuntes sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801”. HUMBOLT, Wilhelm Freiher Von.
“Cancionero Popular Vasco. T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª  de.
“Euskalerriaren yakintza. T.: I eta IV”. AZKUE, Resurrección Mª.
“Vascos y trajes. T.: I eta II”. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena.
“Como han sido y son los vascos. T.: I eta II”. ESTORNES Lasa, Bernardo.
“Asociaciones de mocerías en la merindad de Busturialdea” Argitaragabeko lana, Bizkaiko Diputazioak emandako Bekarekin. Bilbo, 1989-90. LARRINAGA Zugadi, Josu.