SALIÑA - SALIÑA

FIGURAK:
Jarraigoa:

  • Txistularia(k).
  • 8, 12 edo 16 dantzari, bi ilaratan jarrita.
  • 2, 3, edo 4 lagun saragi banarekin.
  • Neska-mutilak abesten. 

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Kantuaz lagunduta

Janzkera:
Dantzarien janzkera aldatu egin da azken urteetan herriko dantza taldearen arabera (Kresala, Txanpa edo Txomin Agirre). Guk, jaiaren deskribapena eta izaera kontuan hartuta, ondokoa aukeratu dugu: 

  • Txapel beltza.
  • Mahoizko prakak.
  • Koadrodun zapia lepoan lotuta.
  • Abarketa urdin edo beltzak.

* Zilindro-formako makila handia.
* Saragia, mutiko bakoitzak bat.

Dantzak:

  • Saliña-Saliña

INGURUNEA:
Geografikoa: 

BUSTURIALDEA:

  • Ondarroa.

Egunak:
San Pedro Txiki eguna, ekainaren 30ean (Antzina).
Abuztuaren 17ko Zaindariaren eguna, Arrantzale eguna (Gaur egun).

Testuingurua:

Saliña-Saliña zahagi dantza klasikoa da eta, J. I. Iztuetak adierazi zuen bezala, dantza mota hau, aspaldi, herriko jaiei amaiera emateko egiten zen. 

Ondarroan jaiei amaiera emateko egiten da eta egin izan da beti. Lehenago, gizonezko dantzari edo arrantzale gazteek osatutako jarraigoak egiten zuen dantza erraz hau. Jendearen kantuaren laguntzarekin egiten zuten dantzan, gazteenarekin batez ere. Gazte horiek diru-biltzeak ere egiten zituzten, eta batutako dirua hainbat gauzatarako erabiltzen zuten gero. Biharamunean, Arrantzaleek arrantzuntzira igotzen zuten arrantzara joateko. 

Gaur egun, herriko dantza taldeak Saliña-Saliña dantzatuz zeharkatzen du herria. Dantzaren sarrera edo paseoa egin ostean, dantzariak, eramaileek bizkarrean daramatzaten saragiak  kolpatzen hasten dira beren makilekin. Janzkera eta koreografiari dagokienean, dantza hau aldatu egin da orain arte egin izan duten dantza taldeetan.

Dantzariek aitzurrak erabili izan dituzte orain arte dantzan egiteko eta gaur egun makilak erabiltzen dituzte. 

BIBLIOGRAFIA:
“Kresala”. AGUIRRE, Txomin. 89 eta 90. or.
“Ondarroako dantzak”. ETXABURU, Luís (Latxambre). 19ti 21era bitarteko or., 48., 49. eta 81. or.
“Danzas de Vizcaya: Dantzariak. 3. alea”. IRIGOIEN, Iñaki.
“Danzas-juego en Bizkaia / Bizkaiko Joku dantza”. Argitaragabeko lana. Bizkaiko Diputazioak 1988-89. urtean emandako Bekarekin. DUEÑAS, Emilio X. eta LARRINAGA Zugadi, Josu.
“Obras completas” Tomo IX. Danzas. DONOSTIA, Aita. 2189 eta 2190. or.