TXAKOLIN DANTZA

FIGURAK:
Jarraigoa:
  • Banaka egiten den dantza
Musika-tresna:
  • Txistua eta danbolina
  • Batez ere kantua
  • Eskusoinua
Janzkera:
Ez zegoen jantzi berezirik dantza joko hau egiteko eta, dantza nahiko hedatua denez, garaiari, inguruneari edo jai egunari zegozkion jantziak janzten omen zituzten. Gaur egun, dantza talde batzuk Txorierriko mutilen janzkera hartu dute eredutzat. 
 
Txorierriko mutilen janzkera:
Txapel beltza.
  • Harizko alkandora zuria, lepokoarekin; paparreko farfaila bordatuekin eta alozekin apaindua.
  • Belusezko txaleko loreztatua.
  • Gerriko gorria, urdina, berdea, zuria, beltza, zein beste kolore batekoa. Txalekoarekin eta prakekin bat datorrena. 
  • Poltsikoak aurrealdean zein atzealdean gainjarrita dituzten prakak.
  • Artilezko galtzerdiak. 
  • Larruzko abarkak.
* Bi makila leun edo bi adar zuzen. 
 
DANTZAK:
  • Txakolin Dantza.
INGURUNEA:
Geografikoa:
  • ARRATIA-BEDIA: Lemoa, Ubide eta Zeanuri
  • BUSTURIALDEA: Amoroto, Arrieta, Bermeo, Errigoiti, Gautegiz-Arteaga, Gizaburuaga, Lekeitio, Muxika, Lumo
  • DURANGALDEA: Abadiño, Elorrio, Ermua, Mallabia, Mañaria, Zaldibar eta Garai
  • MARKINALDEA: Etxebarria, Markina, Bolibar.
  • URIBEALDEA: Arakaldo, Bakio, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Larrabetzu, Loiu, Meñaka, Mungia, Sopela, Urduliz eta Zamudio
  • ZORNOTZALDEA: Zornotza (Amorebieta - Etxano)
Egunak:
Edozein une edo ospakizunetan egin izan den joko-dantza; erromerietan, ezkontzetan, igandeetan, tabernetan, plazan, familiakoak elkartzen direnean, lana amaitzen denean, jaietan, etxean, kanpora martxoetan, txarribodatan .... 
 
Testuingurua:
Txakolin Dantza banaka egiten den dantza da, informala, eta dantza honetan bakoitzak bere trebezia eta gaitasuna erakusten ditu. 
Dantza honen doinua haurrak jolasteko eta berauei lo eragiteko erabili izan da. Baita pertsona helduen parranda eta erromerietan ere. 
Dantza hau testuinguru askotan egin izan da: jaietan, denbora-pasa jakin batzuetan edo noizbehinkakoetan, lan edo antolaketa-jardueratan, jolasteko jarduera publiko edo pribatuetan. Joko modura ere erabili izan da (Txakolin-jokua).
Dantzatzeko erari dagokionez, gazte jendeak, trebeak zirenek egiten zuten dantzan, batez ere gizonezkoek. Ez zen janzkera zehatzik erabiltzen. Bi makila, xingola edo burdina jartzen ziren gurutzatuta lurrean, edo bi lerro marrazten ziren bertan. Normalean ikatzez egiten zituzten bi lerroak. 
Dantza hau bakarka egiten da. Dantzariek dantzaren pausuak egiten dituzte lurrean osatutako gurutzearen inguruan, musikaren doinuari jarraituz, gurutzearen irudia ukitu eta mugitu gabe. Dantza hau Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat lekutara hedatu da. Horietan guztietan, jendeak ondo pasatzeko eta bakoitzak bere trebezia agertzeko egin izan da. 
 
BIBLIOGRAFIA:
“Cancionero Popular Vasco. T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª  de. 313tik 316ra bitarteko or. eta 353tik 357ra bitarteko or.
“De canciones, danzas y músicas del País Vasco”. JORDA, Enrique. 93 eta 94. or.
“Dantzak”. URBELTZ Navarro, Juan Antonio. 144 eta 145. or.
“Euskalerriaren yakintza”. AZKUE, Resurrección Mª. 69tik 61era bitarteko or, 310. or,357 eta 358. or., eta 407tik 429ra bitarteko or.
“Danzas-juego en Bizkaia / Bizkaiko Joku dantza”. Argitaragabeko lana. Bizkaiko Diputazioak emandako Bekarekin. Bilbo, 1988-89. DUEÑAS, Emilio X. eta LARRINAGA Zugadi, Josu.
“Danzas Vascas en las Escuelas” IRIGOIEN, Iñaki.
“Euskaldunak: la etnia vasca.  3. Tomoa”. ARREGI, Gurutze eta beste batzuk. 631 eta 632. or.
“Alava: Algunas danzas representativas de Alava: Narria 53-54. alea”. ERRASTI Salazar, Jesús. 60 eta 61. or.
EDB-Bizkaia “Dantzak eskolan” 1 Bizkaiko Dantzarien Biltzarra