URIKO SOKA DANTZA

FIGURAK:
Jarraigoa:

  • Txistulari 1 eta atabalari 1
  • Aurreskua
  • Atzeskua
  • Maiordomo edo zerbitzariak
  • Dantzariak (kopurua mugatu gabe).
  • Neskak edo andreak / Mutilak edo gizonak.

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

Janzkera:
Garaiari, inguruneari edo jai egunari zegozkionak .
Azken urteotan, euskal dantzarien janzkera ohikoa hedatu da:

  • Txapel gorria.
  • Alkandora zuria.
  • Gerriko gorria.
  • Praka zuriak.
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.

Dantzak:
URIKO SOKA DANTZA EDO HIRIBILDUKO AURRESKUA:

  • Aurrez-aurre, Oilar-auzka, Oilarruzka edo Desafioa.
  • Zortzikoa 2/4 (aukerazkoa).
  • Esku aldatzeko Soinua, Abarketak edo Eskubanda.
  • Andreen deiko Soinua edo Kontrapasa.
  • Zortzikoa 5/8.
  • Aurrez-aurre, Oilar-auzka, Oilarruzka edo Desafioa.
  • Fandangoa, Arin-arin eta Biribilketa.

INGURUNEA:
Geografikoa:

BIZKAIAN, orokorrean, hiribilduetan edo elizateetan egiten zen (Bilbo, Begoña, Asua, Uribe Kosta, Markina, Deustua, Abando, Elorrio, Gernika,...) 

Egunak:
Edozein jai egun, zaindariaren jai edo erromeriatan. 

Testuingurua:
Gizarte-dantza da. Erromerietan ermita ondoko zelaietan egiten zen, eta zaindariaren jaietan herriko plazan, Udaletxearen aurrean. 

Meza ostean Aurresku nagusia egiten zen. Orokorrean herriko mutil gazteek egiten zuten. Arratsaldez, beste herrietako bizilagunek egiten zuten Aurreskua, neskek zein mutilek, adin guztietakoek.  Gaur egun, beste dantza batzuekin edo jai izaera duten beste erritualekin lotzen da. 

Orokorrean, Aurresku izena erabili bada ere, Bizkaian Soka Dantzak edo "ohorezko Aurreskua" deitu izan diogu. Meza nagusiaren ostean, erromerietan edo zaindariaren jai egunean, mutil gazteak estuasunez egoten ziren Alkatearen irteeraren zain, baimena eskatzen zuen lehenak zeukalako, Aurreskua eginez, jaiari hasiera emateko eskubide eta ohorea.

Hiribildu eta hirietan egiten ziren Soka Dantzak erritualagoak ziren. Ez dira Erregelak bezain zaharrak,  eta denbora aurrera joan ahala orokortu egin dira, baita Elizateetan ere. Oinarrian antzeko koreografia dute eta doinuari bere horretan eutsi zaio (hala ere, badaude aldagarriak eta erabilera bereziak).

Txistularia eta atabalaria aurreskulariaren eta atzeskulariaren ondoan jartzen dira. Azken bi horien esku dago dantzaren erantzukizun nagusia. Soka Dantza guztietan egiten den bezala andrazkoen omenez ere egiten da dantzan, udal-agintari nagusia errito-saioaren buru delarik. Baina Aurreskua ez zuten gazteek bakarrik egiten, baita ezkonduek, andrazkoek edo gremio berekoak direnek ere. 

BIBLIOGRAFIA:
“Como bailar el Aurresku: Dantzari, 4. alea”. GARRO, Bernardo Mª. 16tik 22ra bitarteko or.
“Como bailar el Aurresku: Txistulari 12. alea”. GARRO, Bernardo Mª.
“La autoridad y la danza en la plaza: Cuaderno de Sección: Antropología y Etnografía, 8. alea, 1991. IRIGOIEN, Iñaki. 117tik 129ra bitarteko or.
“Danzas de Vizcaya”. ETXEBARRIA Goiri, José Luis. 120tik 156ra bitarteko or. 
“Danzas de Vizcaya: Temas vizcainos 115-116. alea ETXEBARRIA GOIRI, José Luis. 52tik 68ra bitarteko or.
“Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco, T.: III eta IV” FELIU Corcuera, Alfredo. 
“Los Vascos: Apuntes sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801”. HUMBOLT, Wilhelm Freiher Von.
“Cancionero Popular Vasco T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª  de.
“Euskalerriaren Yakintza. T.: I eta IV”. AZKUE, Resurrección Mª.
“Vascos y Trajes. T.: I eta II”. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena.
“Como han sido y son los vascos. T.: I eta II” ESTORNES Lasa, Bernardo.
“Asociaciones de mocerías en la merindad de Busturialdea: Argitaragabeko lana, Bizkaiko Diputazioak emandako Bekarekin 1989-90”. LARRINAGA ZUGADI, Josu.
“Iñauteriak / El Carnaval Vasco” GARMENDIA Larrañaga, Juan.
“Obras Completas”. DONOSTIA, Aita.
“Aurresku: Txistulari 22. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 186. or.
“Aurresku: Txistulari 12. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 188. or
“Arizpeko dantza (Busturiako aurreskua): Txistulari 17. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 328. or.
“Aurresku: Txistulari 23. alea”. TXISTULARI, Aldizkaria. 480. or.
“Aurresku de Anteiglesia y de villa” OLAETA, Segundo eta Víctor.