ZARAGI DANTZA ETA ANTZAR JOKUA

FIGURAK:
Jarraigoa:
Zaragi Dantza:
  • Txistularia(k)
  • 8 makila dantzari (bi ilara paralelotan jarrita)
  • Mutiko bat zaragia bizkarrean duela 
  • Hartza eta hezitzailea
  •  Mozorroak (kokoxak)
Antzar Jokua:
  • Mozorrotuak (kokoxak) zaldi gainean
  • Antzarrak
Musika-tresna:
  • Txistua eta danbolina
Jantzera:
Dantzariak:
  • Txapel gorria.
  • Harizko edo kotoizko alkandora zuria. 
  • Gerriko gorria.
  • Alboak xingola gorriarekin apaindutako prakak; xingola luzetara dago josia eta txilin txikiak ditu. Txilinak banatuta daude beren artean. 
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketak zinta gorriekin.
* Makila txiki pare bat.
 
Zaragia daramana:
* Zaragia bizkarrean.
 
Dantzak:
  • Zaragi Dantza 
  • Antzar Jokua 
INGURUNEA:
Geografikoa:
MARKINALDEA:
  • Markinako Hiribildua.
 
Egunak:
Aratusteak (Karnabalak)
  • Aratuste Martitzen, Martitzen Karnabala edo Antzar Egune (Antzina)
  • Aratuste Domeka edo Domekaren Karnabala (Gaur egun)
 
Testuingurua:
Markinan, gaur egun, Domekaren Karnabalean jai horri dagozkion jarduerak egiten dira: mozorrotzeko ohitura dute (kokoxak),  hartza ateratzen dute, Zaragi Dantza egiten dute, goizez diru-biltzeak egiten dituzte, eta Antzar Jokua ere egiten dute, arratsaldez. 
Aratusteek antzeko jai-ezaugarriak dituzte leku guztietan. Bizkaian Karnabalak edo Aratusteak izenez ezagutzen ditugu. Markinako Hiribilduan kokoxa talde joriak hartzen du parte. Mozorrotuta joaten dira, modu apetatsuan, taldetan elkartuta edo banaka. Hartzaren egitekoa jendeari jarraitzea izan da beti, eta batzutan, mutil batek kateatuta eramaten du, domadore ibiltariaren lana eginez. Kokoxak ez doaz modu berdinean mozorrotuta, eta beren funtzioa aukeratutako pertsonaiarekin lotzen da. Dantzariei eta zaragia daramanari laguntzen diete Zaragi Dantzan. Diru-biltzeaz arduratzen dira.
Karnabal edo Aratusteetan herrian barrena ibiltzen dira goizez, dantza eginez. Aldi berean, diru-biltzeak egiten dituzte, antzina egiten zuten bezala. Arratsaldez, antzarrak soka batez zintzilikatzen dituzte, eta kokoxek, zaldien trostan, antzarrei lepoa moztu eta sari modura irabazi behar dute. 
Garai batean, dantza hau egun nagusia den Martitzen Karnabalean edo Antzar Egunean egiten zen, eta herrian barrena ibiltzen ziren txistulariaren doinuaren gidaritzapean. Egun horretan, bilgorreztatutako antzarrak eseki eta Antzar Jokua egiten zuten. Joko honetan zaldiaren trosta txistulariaren doinuarekin batera joatea ahalegintzen ziren, eta modu horretan, sokan zintzilik zeuden animalien buruarekin jabetu nahi izaten zuten. Helburua lortzean, doinua azkartu egiten zen eta zaldunak buelta bat ematen zuen arrapaladan, lortutako garaipena agertzeko. Hurrengo domekan antzar jana egiten zuten irabazleek eta berauen lagunek. 
BIBLIOGRAFIA:
“Markinako Iñauteriak: Dantzariak nº 8”. ZERUTXU dantza taldea. 17tik 27ra bitarteko or. 
“Xemeingo Ezpata Dantza: Dantzariak 37. alea”. AMUTXASTEGI, Felipe eta IRIGOIEN, Iñaki.12tik 22ra bitarteko or.
“Carnaval en Marquina: Gure herria: Tradiciones y costumbres del País Vasco T.:I”. FELIU Corcuera, Alfredo. 141etik 148ra bitarteko or.
“Carnaval de Marquina: Aldizkaria Zerutxu, 1. alea”. ZERUTXU dantza taldea.
“Iñauteriak / El Carnaval Vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan. 166tik 171era bitarteko or.
 “Enciclopedia historico – geográfica de Vizcaya”. ARANA Martija, José Antonio. 40. or.
“Euskal Lexiko Etnografikoa /Lexico etnográfico vasco”. GARMENDIA Larrañaga, Juan. 275. or.
“Danzas-juego en Bizkaia / Bizkaiko Joku dantza”. Argitaragabeko lana. Bizkaiko Diputazioak emandako Bekarekin 1988 eta 1989. DUEÑAS, Emilio X, LARRINAGA ZUGADI, Josu.
“Danzas Vascas en las escuelas”. IRIGOIEN, Iñaki.
“Obras completas” IX.liaburukia. Dantzak. DONOSTIA, Aita. 1763 eta 1764. or.
EDB “Dantzak eskolan” 1. Bilbo. Saragi dantza
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.