DANTZARI DANTZA

testua argazkiak bideoak audioak Partiturak

1977AbadinoDantzariDantza04FIGURAK:
Jarraigoa:

  • Txistulari 1 atabalari 1.
  • 8 dantzari.
  • Udal-agintariak.

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

Janzkera:

  • Txapel gorria.
  • Kotoizko alkandora zuria, lepokoarekin edo lepokorik gabe. Alkandora harizkoa bada lepokoduna da, eta prakak ere harizkoak izango dira.
  • Oihal edo belusezko txaleko botoiduna, paparrean betibizi-sorta batekin apaindua.
  • Harizko praka zuriak
  • Gerriko gorria.
  • Larruzko zapak, bakoitza brontzezko 16 txilinekoa. 2 zenbakidun txilinak.
  • Galtzerdi zuriak.
  • Abarketa zuriak, hari gorriarekin (batzutan erroseta-xingola eta txilin bat dute josita abarketa muturrean).
  • Metalezko ezpata.
  • Zilindro-formako makila handia, egurrezkoa eta diametro desberdinekoa. Hari gorriko gurutzeta bataz apaindua goiko muturrean edo mutur lodienean.
  • Herriko bandera koloretsua.

1977AbadinoDantzariDantza12Dantzak:

  • Agintariena
  • Zortzinangoa
  • Ezpata joku txikia
  • Banangoa
  • Binangoa
  • Ezpata
  • joku nagusia
  • Launangoa
  • Makil dantza edo Makil jokua
  • Txontxongiloa

INGURUNEA:
Geografikoa:

DURANGALDEA:

  • Abadiño
  • Berriz
  • Garai
  • Mañaria
  • Izurtza
  • Iurreta

Oharra: Lehenago Durango, Elorrio eta Otxandio Hiribilduetan ere bai.

Egunak:
Urtero zaindariaren jaietan:

  • ABADIÑO: San Trokaz eguna, maiatzaren 15ean.
  • BERRIZ: San Pedro eguna, ekainaren 29an, eta Santa Isabel eguna, uztailak 2.
  • GARAI: Santiago eguna, uztailaren 25ean, eta Santa Ana eguna, uztailaren 26an.
  • MAÑARIA: Andre Mari eguna, abuztuaren 15ean.
  • IZURTZA: Ama Birjinaren jaiotza eguna, irailaren 8an.
  • IURRETA: San Migel eguna, irailaren 29an eta hurrengo asteburuan.

Lantzean behin, auzoetako zenbait jaietan.

Testuingurua:

1977AbadinoDantzariDantza21Herriko dantzari taldeak urtero egiten du dantzan zaindariaren jaietan edo auzoetako jaietan udal-agintarien aurrean. Prozesioaren edo meza santuaren ostean Dantzari Dantza osoa egiten dute. Horren ostean, Erregelak egiteko ohitura dago.

Bezperan entsegua egin eta Donienatxa sartzen da altuera handiko zuhaitza; lehenago adarrak kentzen zaizkio eta zuritu egiten da. Zaindariaren egunean, Dantzari Dantza osoa eta Erregelak egiten dira meza ostean. Errepikapena bere zortzigarrenean egiten da, jai-egitaraua berdina delarik tradiziozko dantzei dagokienean.

Orain urte gutxira arte, taldeko txistulariak, banderari eragiten dionaren laguntzarekin, aukeratzen zituen zaindariaren egunean Dantzari Dantza egingo zuten gazte dantzariak. Txistulariak hartzen zuen jai egunaren aurreko entseguetan dantzariak trebatzeko ardura.

Dantzari Dantzako zenbait dantza erremintarik gabe egiten dira. Beste batzuetan, aldiz, erremintekin egiten da. Erremintarik gabeko dantzetan dantzarien prestaketa fisikoa erakusten da, banaka, binaka, launaka, zein guztiek batera egiten dutenean. Gainerako dantzetan ordea, erreminta da osagarri nagusia: ezpata edo makila. Dantza horiek eskasak izeneko sarrera dute (oinekin egiten dute dantzan) eta sarrera horren ostean erremintak erabiltzen dituzte dantzan egiteko. Bi dantza mota horiez gain Agintariena eta Txotxongiloa aipatu behar dira. Agintarienan herriko taldearen banderari eragiten zaio udal-agintarien aurrean. Txotxongiloak lapur ospetsu bat harrapatu eta Iurretako bizilagunek astinaldia eman ziotela gogoratzen digu. Gertaera horrez geroztik Dantzari Dantzaren barruan egiten da dantza hau.
Orokorrean Dantzari Dantza leku guztietan nahiko berdintsua bada ere, Durangaldeko Elizateetako dantzari talde bakoitzak dantzan egiteko forma eta estilo berezkoak ditu.