EGUZKI DANTZA

testua argazkiak bideoak audioak Partiturak

Eguzki DantzaFIGURAK:
Jarraigoa:

  • Txistularia(k)
  • Aurreskua
  • Atzeskua
  • Andrazko maiordomo eta zerbitzariak
  • Dantzariak (kopurua mugatu gabe)
  • Mutilak edo gizonak

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

Janzkera:

  • Nesken janzkera:
  • Ile-mototsa.
  • Blusa zuria, lepoan eta eskumuturretan bordatutako farfailekin errematatua.
  • Zetazko xala sorbalda eta bizkarrean. Aurretik lotzen dute, eta korapiloan krabelina jartzen dute, gero, dantzara gonbitea egiten diotenari emateko. 
  • Gona beltz tolesduna.
  • Bi zapi zuri neska bakoitzeko, erdian korapiloa eginda. Lehen eta azken dantzariak bordatutako farfaila duten zapi azpildu bana daramatzate esku librean. 
  • Galtzerdi eta zapata beltzak.

Eguzki DantzaDantzak:
LEKEITIOKO ANDRAZKOEN / ANDREEN AURRESKUA EDO EGUZKI DANTZA:

  • Aurreskularien plazaratzea
  • Aurreskularientzat mutiletan
  • Mutilaren aurrekoa
  • Atzeskulariaren plazaratzea
  • Atzeskulariarentzat mutiletan
  • Mutilaren aurrekoa
  • Sokako neskentzat mutil bila egitekoa
  • Fandangoa, Arin-arin eta Biribilketa

INGURUNEA:

Geografikoa:
BUSTURIALDEA:
Lekeitio.

Antzina, San Juan egunean bakarrik egiten zen dantza hau, ekainaren 24an. 
Gaur egun, Kaixarrankaren ostean egiten da, San Pedro egunean, ekainaren 29an. 

Testuinguria:
Eguzki Dantza1974an berreskuratu zenetik, Felipe Amutxastegi eta Iñaki Irigoienek egindako ikerketa-lanari esker, dantza hau San Pedro egunez egiten da bakarrik (ekainaren 29an), kaixarranka amaitu ostean, herriko plazan, Udaletxearen aurrean.

Itsasaldeko Lekeitio Hiribilduan, neskek Soka dantza egiten zuten San Juan egunean (ekainaren 24an). Andreen Aurreskua edo Eguzki Dantza izenez ezagutzen zen eta berezko nortasuna zuen. Andrek egunean hiru bider egiten zuten dantza hau: eguna argitzean (albakuan), eguerdiko meza ostean eta iluntzean, arrosario ostean. 

Koreografia Aurresku klasikoaren antzekoa da, baina neskek egindako dantza honek berezkoak eta paregabeak diren elementuei eusten die. Andrek egindako beste Aurresku batzuekin alderatuta, protokolo zorrotzagoak eta egituratuagoak ditu, nahiz eta aipatu aurreskuak, garai batean, Bizkaia osoan hedatuago egon. 

BIBLIOGRAFIA:
 “La fiesta, recuerdos y vivencias: entorno festivo en la historia de la Villa de Lekeitio: Cuadernos de Antropología y Etnografia, 15. alea”. IRIGOIEN, Iñaki eta DUEÑAS, Emilio X. 101eti 139ra bitarteko orrialdeak.
“Foklor Egutegia: Dantzariak 9. alea. EDB 21. orrialdea.
“San Pedro en Lekeitio. Gure herria: Tradiciones y costumbres del Pais Vasco, T.: III” FELIU Corcuera, Alfredo. 31tik 40ra bitarteko orrialdeak.
“Obras completas” T.: IX. Danzas. DONOSTIA. 1757tik 1759ra bitarteko orrialdeak eta 1761-1762. orrialdeak
“Neska dantzea (eresia): Euskalzale I. 1897”. AZKUE, Resurrección Mª de.
BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.