Argitalpenak
GAITA DANTZAN
Edizioa: BIZKAIKO GAITEROAK Egilea: Jon Gaminde Terraza Laguntaileak: BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA (Euskaraz-Gazteleraz-Frantzesez) Liburuaren atalak:
…”Gaitarekin interpretatzeko musikan dantza errepertorioa da zabalenetarikoa eta hori da lan hau aurkeztera bultzatu gaituen arrazoia: material, partitura eta datu dokumental desberdinen bateratze lana izan nahi du, gaitero, dantzari, musikari eta orokorrean interesatu orok erabil ditzan. “Gaitarekin interpretagarria den dantza-musikadun koaderno osagabe” delako hau alor horretan izan dugun praktika musikalaren eta beharraren, behar hutsaren, ondorioz sortu da. Biltzeko beharra (dantzen partitura berriak, beste gaitero taldeek emandako errepertorioak, etab.), estudiatzeko beharra (musika berriak ikasi, entseguak egin, grabaketak entzun, bideoak ikusi, etab.) eta azkenik, une oro dagokion taldearekin dantzak jotzeko beharra. Hori zenbaitetan atrebentzia edo baita odisea modukoa izan dela onartzen dugu, alderdi parte-hartzaileen borondate onari esker (beste gauza batzuei baino gehiago), ongi amaitzen ohi den arren”… …“En la música interpretable con gaita, es el repertorio de danza uno de los más extensos y es esta razón la que nos ha impulsado a presentar este trabajo, que pretende ser una puesta en común de diversos materiales, partituras y datos documentales sobre las danzas, para su utilización por todos aquellos, gaiteros, danzantes, músicos e interesados en general. Este “cuaderno incompleto de música de danza interpretable con gaita” surge como consecuencia de la práctica musical en este ámbito y de la “beharra”, necesidad pura y dura. Necesidad de recopilar (partituras nuevas de las danzas, repertorios que han sido cedidos por otros grupos de gaiteros, etc.), estudiar (aprender las nuevas músicas, realizar ensayos, oír grabaciones, ver videos, etc.) y finalmente tocar las danzas junto al grupo de turno en cuestión”… |
Dantzariak 57
Euskal dantzarien Biltzarraren Dantzariak aldizkariaren 57. ale hau Eusko Ikaskuntzaren La RIEV aldizkariko folkloreari buruzko tituluen aukeraketa bat da. Aurkibidea
|
Dantzariak 56
Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen aldizkariaren 56. zenbakia da honako hau. Askotariko albisteak eta artikuluak ditu ale honek. Aurkibidea
|
Iurretako Dantzari Dantza
Pausoz pauso’ bildumaren lehen alea da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bultzatutako eta ekoiztutako proiektu berri honen bitartez, Bizkaiko dantza tradizionala sakonago ezagutzeko aukera izango dugu. Izenak dioen moduan, Pausoz Pauso dantzak ikasteko ikusentzunezkoa da hemen aurkezten duguna. Lehen lan honetan, Iurretako Dantzari Dantza ikasteko aukera ezinhobea izango dugu. Noizkoa da eta nongoa? Ez dakigu erantzuten. Mendeetan atzera eginda ere ez ginateke inoiz hasierara helduko. Kristo aurreko gizaldian, Ptolomeok zera zioen euskaldunongaitik: ‘Iretargi beteko gabetan egiten dabez euren jaiak. Hor dihardue banan banan zein taldeka, hanka zeinek gehiago jaso...’ Orain dela bi mila urte euskaldunok baginen, eta dantzari be bai, gainera. Horren ondorengo izango dira oraingo dantzak, dantzari dantza barne. Nongoa? Guk egiten duguna durangaldekoa. Baina leku guztietan dagoz, ezpata dantzak, denak dira ein handi batean lehengusuak, lehengoen oinordeko. Azken bi mendeetan dokumentazio ugari dago, argi uzten dutena, Iurretan dantzak bizirik iraun duela. Bideo honetan ikusiko dituzuen dantzak Iurretan giten diren moduan grabatu dira, bai San Migel egunean, bezperan, urrijenan... Gaur egungo dantzak etorkizunari begira iragara oroituz. Zu ere horren parte izan zaitezen kopla ezagunak dioen legez ‘Aitte San Migel Iurretako…’ |
015 Antzuolako dantzak
Antzuola - Gipuzkoa 2003ko uztailaren 19an 1. Mairuaren Alardea
2. Trokeo-dantzak
Ekoizpena eta Kudeaketa: Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) |
Dantzariak 55
Hasi masiak
Gure taldeak 50. urteurrena
Besta Berri
Dantza eta Hezkuntz - Euskal dantza curriculumean
|
Dantzariak 54
|
014 Kortesko dantzak
Dance de Cortes Kortes - Nafarroa 2006ko irailaren 29an (San Migel Egunean) 1. Bertsoak
2. Dantzak
Ekoizpena eta Kudeaketa: Euskal Dantzarien Biltzarra |
013 Lapurdiko dantzak
Beskoitzeko Ihauteriak 2003ko martxoaren 2an (Ihauterietan) 1. Martxa Ekoizpena eta Kudeaketa: Euskal Dantzarien Biltzarra |
012 Lizartzako dantzak
Lizartza - Gipuzkoa 2003ko otsailaren 23an (Ihauteriak) 1. Kuestazioak
3. Soka Dantza - Aurreskua Ekoizpena eta Kudeaketa: Euskal Dantzarien Biltzarra |