Arantzarte taldearen 40. urteurrena

Arantzarte Igorreko dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko jaialdia egingo dute bihar. 12:00etan, herri kalejiran aterako dira, pintxo-dantza-poteoan, Folk & Fire taldeagaz eta Fasio, Maurizia eta Leon erraldoiekin. 15:00etan, bazkaria egingo dute, Kiñu gaztetxean. 17:00etan, herri abestien eta dantzen erakustaldia, Arantzartegaz. 19:00etan, kantu eta pintxo poteoa. 22:00etan, MGren kontzertua, gaztetxean.



Dantza jaialdia

Kalejirak, bazkaria, herri kanta eta dantzak eta kontzertuak egingo dituzte bihar Igorren.


bizkaia.hitza.info
12 Diciembre 2014