Ibai-Artek bere 50. urteurrena ospatzeko ekimena aurkeztuko du

Bihar, abenduak 18, osteguna, Zorrotzako Ibai-Arte euskal dantza taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko ekimena aurkeztuko du Auzo Etxean.

Ibai-Arte dantza taldeak 50 urte beteko ditu euskal dantzak ikasiz, irakatsiz eta plazetara eramanez. Data esanguratsu honen aurrean, ekimen berezi bat prestatuko dute. Hau bihar aurkeztuko da , 19:30ean, Zorrotzako Auzo Etxean.

Bileraren helburua lehengo eta oraingo dantzariak elkartzea da, 2015ean egingo diren jarduerak dinamizatzeko. Zuzendaritza-Batzordeak inoiz Ibai-Arten ibilitako guztiei deitzen die honako ospakizun historiko honetan parte har dezaten.

uriola.info
17 Diciembre 2014