Dantzarien hitzorduari hutsik egin barik

Hiru hamarkada bete ditu Gautegiz Arteagako Artie dantza taldeak, eta 30. urteurrena ospatzeko Busturialdeko zein  Bakioko dantza taldeak ondoan izan zituen zapatuan. Zortzi talde eta ehunka dantzari bildu zituen Busturialdeko Dantzari Nagusien Egunak herri horretako frontoian.

IMG_6765
Aretxederreta Kultur Etxean batu, eta kalejiran joan ziren dantzariak frontoira. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Ajangizko Artxube, Gautegiz Arteagako Artie eta Bakioko Itxas Alde dantza taldeek parte hartu zuten ekitaldian.
Agurra dantzagaz eman zioten hasiera ekitaldiari, eta Boastitzea, Gipuzkoako dantzak, Dantzari dantza eta Ziekoko dantzak egin zituzten ondoren, alarde modura. Ostean, dantza talde bakoitzak, banan-banan, dantzari nagusien egunerako beren-beregi prestatutako dantza erakutsi zuen bertan bildutakoen aurrean. Saioari amaiera emateko, Txapeloaz dantzatu zuten talde denek alkarregaz.
Saioaren ostean, afaritarako bildu ziren dantzariak. Argazki galeria ikusgai, hemen.

http://busturialdea.hitza.eus/2017/11/14/dantzarien-hitzorduari-hutsik-e...

hitza.eus
14 Noviembre 2017