'Folk Lorea' programa Santutxun izango da asteburuan

Euskal folklore herrikoian zentratutako programa berria inauguratuko du ostiral honetan, ekainaren 15ean, arreta berezia eskainiz erraldoien eta gaiteroen tradizioari. Folk Lorea programak, kalejiratan eta erromeriatan parte hartuko duten hamar musika eta erraldoi talde elkartuko ditu asteburu osoan.

Folk Lorea ekimenaren helburua folklore tradizionala bultzatzen jarraitzea eta ikus-entzuleei ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzea da. Programazioa bariku honetan irekiko da, arratsaldeko 18:30ean, kalejirarekin eta Dantzakide taldeak Karmelo plazan hilabete bakoitzeko hirugarren ostiralean antolatzen duen erromeria tradizionalarekin.

Gaur egun Gaztedi Dantzari Taldearen barruan dagoen Mairuek erraldoi taldearen 25. urteurrenaren ospakizunaz baliatuz, erraldoiak izango dira larunbateko, ekainaren 16ko, protagonista nagusiak. Kalejira egingo dute auzoko hainbat gunetatik, eguerdiko 12:00etan Karmelon hasita.

Jai figura horien ikuskizuna ez da ulertzen gaitero barik. Hori dela eta, bost musika taldek ere hartuko dute parte jardueran, hauek, hain zuzen ere: Tolosako Dultzaineroak, Ezpelur Gaiteroak, Amurrioko Gaiteroak, Bilboko Gaiteroak eta Gaztediko Gaiteroak, ikus-entzuleei Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako estiloak hurbilduko dizkieten musika taldeak hain zuzen ere.

Larunbaterako aurreikusita dagoen erraldoien elkarretaratzea izango da Folk Lorea programaren ekitaldi nagusia. Programazioa igandean itxiko da, eguerdiko 13:00etan, Gaztedi Dantzari Taldeak eskainiko duen dantza erakusketarekin.

Egitaraua

EKAINAK 15

18:30 – KARMELO PLAZA 
Kalejira: Gaztediko Txistulariak 
19:30 Erromeria 
Dantzakide

EKAINAK 16

10:00 – SANTUTXU 
Gaztediko Gaiteroak 
Bilboko Gaiteroak

12:00 Erraldoien elkarretaratzea eta kalejira 
Ibilbidea: Karmelo plaza, Julian Bolivar kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo kalea eta Karmelo plaza
Partaideak: Buztintxuriko erraldoien konpartsa (Iruña), Kietb erraldoiak (Bermeo), 
“Mairuek” gaztediko erraldoiak (Bilbo), Laguntasuna erraldoiak (Barakaldo), Gautxoriak Erandioko erraldoiak.

18:00 SANTUTXU 
Kalejira gaiteroekin
Ezpelur (Barañain / Nafarroa)
Tolosako dultzaineroak (Gipuzkoa)
Amurrioko gaiteroak (Araba)
Bilboko gaiteroak (Bizkaia)
Gaztediko gaiteroak (Bizkaia)

EKAINAK 17

13:00 SANTUTXU, KARMELO PLAZA 
Euskal dantzak: Gaztedi Dantzari Taldea

https://uriola.eus/santutxu/1528802853897-folk-lorea-programa-santutxun-...

uriola.eus
12 Junio 2018