Beti Jai Alai: 50 Urte

18 Noviembre 2018 - 7:00pm

Beti Jai Alai Arriaga

Basurtuko Beti Jai Alai taldeko 50. urteurrena dela eta urtean zehar egiten gabiltzan ekitaldi garrantsitzuenetariko baten barri emoteko: "BETI JAI ALAI - 50 urte" ikuskizuna.

Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da azaroaren 18an, eta 50 urte honeetan egin doguzan dantzarik adierazgarrienak egiteaz gain, Jon Pertikari gertuko omenaldia egin gura deutsogu.

1968ko apirilaren 21ean Beti Jai Alai taldeak lehenengo ikuskizuna eskaini zuen, Casilla Pabilioian. 2018an Bilboko Basurtu auzoan sortu zenetik 50 urte bete dira eta denbora horretan, dantza eta musikaren bidez, euskal kulturaren eta tradizioaren erreferente bilakatu da, taldean parte hartu duten ehunka lagunei esker. 

Beti Jai Alai Arriaga Antzokira itzuliko da efemeridea ospatzeko eta lagun horiei guztiei eta bereziki duela gutxi hil den Jon Pertika alma mater-ari omenaldia egiteko. Bertan, dantza nagusienak eskainiko dituzte ikus-entzunezko baliabideekin indartutako ikuskizun batean.  

https://www.teatroarriaga.eus/programacion/beti-jai-alai-50-aniversario-...