Beti Jai Alai dantza taldearen 50 urteko ibilbidea, Arriaga Antzokian

Gaur, arratsaldeko zazpietan, ospatuko den ekitaldian omenaldia egingo zaie taldeko kide izan diren guztiei eta, batez ere, taldearen alma materrari, duela denbora gutxi hil den Jon Pertikari.

beti

Beti Jai Alai taldeak, Bilboko dantza talde enblematikoenetakoak, bere mende erdiko ibilbidea ospatuko du gaur arratsaldeko zazpietan, Arriaga Antzokian eskainiko duen oso emanaldi bereziarekin.

Duela 50 urte Basurtuko auzoaren sentimendu euskaldunetik sortu zen taldea, gure kulturaren eta tradizioaren benetako erreferente da gaur egun. Zalantzarik gabe, hori, 1968ko apirilaren 21ean La Casillako Pabiloian lehenengo emanaldia eskaini zuenetik jende aurrean izan dituen emanaldi guztiei esker izan da.

Bere arduradunek azpimarratzen dutenaren arabera, dantzaren eta musikaren bitartez, Beti Jai Alaik euskal kulturarekiko maitasuna transmititu du mota guztietako agertokietan, ekitaldietan, jaietan, erromerietan… Eta hori bere bost hamarkadatan taldearen parte izan diren ehunka pertsonei esker izan da posible.

Beti Jai Alai Arriaga Antzokira itzuliko da, bere urteurrena ospatzeko, taldeko kide izan diren guztiei eta, batez ere, taldearen alma materrari, duela denbora gutxi hil den Jon Pertikari, omenaldia eskainiz. Pasioz betetako eta dantza taldean buru belarri inplikatutako gizonak euskal kulturaren alde egindako lana aintzatestea behar beharrezkoa dela uste dute taldeko kideek. Eta, beraz, Beti Jai Alaik bere dantza esanguratsuenen erakusketa eskainiko du, ikus-entzunezko medioekin indartutako ikuskizunean. Andoni Arestiren koreografiak izango dira eta, gainera, Kepa Junkerak ere parte hartuko du emanaldian.

Gaur egun, taldea 150 pertsona inguruk osatzen dute, dantzarien, musikarien, umeen eta kide ohien abesbatzaren artean, eta Euskal Herri osoko dantzak eta melodiak biltzen dituen errepertorio zabala du.

El correo
11 Noviembre 2018