Lau talde bilduko ditu Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimenak

izkaianEmakumeakDantzariSokaDantzaTxoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak antolatutako Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimena ospatuko da gaur, arratsaldeko 18:30ean, Durangoko Andra Mariko elizpean. Aurten lau taldek parte hartuko dute, antolakuntzaz arduratzen diren talde durangarrekin batera Barakaldoko Erreka-Ortu eta Algortako Itxartu arituko baitira.

Seigarren edizioa ospatzen duen jaialdiarekin “nesken dantzak erakustea eta merezi duten garrantzia ematea” nahi dute antolatzaileek.

Izan ere, agerraldian erakutsiko diren dantzak “gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean eta galtzeko arriskuan daude zaintzen ez baditugu”.

durangon.com
10 Noviembre 2018