Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkeztu du

Bizkaiko erakundeak hainbat hitzaldi (otsailak 13 eta 20), El último magnate dokumentalaren proiekzioa (otsailak 21) eta "Eguzkidantza” emakumezkoen aurreskua (otsailak 24) eskainiko ditu. Jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte.

'Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz' aldi baterako erakusketak industria-iraultzak XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaikoan eragindako aldaketa batzuk aurkezten ditu. Gizarte urbanoa, konplexua eta kontraesankorra izan zen, tradizioaren eta modernitatearen artean ebatzi behar izan zuena, eta gaur egungoaren oinarrian dagoena.

Erakusketa osatzeko, Euskal Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, erakusketan lantzen diren gai batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola emakumeen hezkuntza, Horacio Etxebarrietaren figura eta Begoñako Elizatea. Erakusketarekin lotuta otsaileko azken hamabostaldian antolatuko diren jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

 

EGUTEGIA 

 

2019 / 02 / 20  |  eguaztena, 19,00etan. Euskal Museoa. Kontsuladu aretoan  |  Hitzaldia

BEGOÑAKO GEOGRAFIA FOTOGRAFIKOA

Hizlaria: Maite Jimenez Otsoa de Alda. Técnica del Museo Vasco

 

“Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketaren osagarri, Maite Jimenezek Begoñako elizatera bisita egitea proposatzen du, Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) lehen emakumezko argazkilari amateurrak egindako argazkietatik abiatuta. Emakume bikain honek utzi digun ondare bisualarekin, hainbat leku, jarduera eta pertsonaren berri izango dugu, eta, horrela, 1925ean behin betiko Bilbok anexionatu zuen elizateari buruzko gure ezagutza handituko dugu.

 

Maite Jimenez  Historian lizentziatua da EHU/UPVtik. 1984az geroztik Bilboko Euskal Museoko teknikari gisa egiten du lan, eta Eulalia Abaituari eta haren argazkilari lanari buruzko lanak argitaratu ditu.

 

2019 / 02 / 21  |  osteguna, 18,30etan. Euskal Museoa. Kontsuladu aretoan

"EL ÚLTIMO MAGNATE" LUZEMETRAIAREN PROIEKZIOA

Zuzendaria: Jose Antonio Hergueta, 2011

Produkzioa: SINCRO

Horacio Etxebarrieta Maruri da dokumental honen protagonista; Antonio Hergueta zuzendariaren eskutik, filmak Cádizko Ontziolan Espainiako itsas armadarentzat teknologia alemanez egindako itsaspeko baten eraikuntza erakusten du, Etxebarrietak bere abizenaren hasierako hizkiarekin E-1 bataiatua eta 1930eko urriaren 22an uretaratua. Errepublikaren aldarrikapenarekin, gaizki amaitu zen abentura hori armadorearentzat, Gobernuak erosketa-akordioa hautsi baitzuen, eta oso ondo Alemaniarentzat, U-Boot deritzenak, bigarren mundu gerrako itsas gerran erabilitako makinarik perfektuenak, garatzeko prototipo gisa erabili baitzen.

 

2019 / 02 / 24  |  Igandea / 13,00etan. Euskal Museoko klaustroan. Sarrera: Gurutze kalea 4

DANTZA SAIOA

1529-1949 - HONELA DANTZATZEN DIRA EMAKUMEAK BIZKAIAN

Iñaki Irigoien & Etorkizuna Dantza Taldea & Bizkaiko Datzarien Biltzarra

 

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz erakusketa otsailaren 24an itxiko da, igandean, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeak egindako “Eguzki dantza” Emakumeen Aurreskuarekin. Dantza emanaldiaren aurretik “Así bailan las Mujeres en Bizkaia 1529-1949” (“Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian 1529-1949”) ikerketa aurkeztuko du haren egileak, Iñaki Irigoienek; dokumentuetan oinarrituta, lan horrek emakumeek euskal dantzetan XVI. mendeaz geroztik izandako parte-hartze aktiboa aldarrikatzen du.

Iñaki Irigoienen Así bailan las Mujeres en Bizkaia - 1529-1949 - Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian ikerlana eskuko argitalpen txiki batean dago eskuragarri, baita ekitaldia antolatzen diren erakundeen webguneetan ere: www.dantzanet.net eta www.euskal-museoa.eus

https://uriola.eus/bilbo/1550654449285-euskal-museoak-dohaintzak-2013-20...

uriola.eus
20 Febrero 2019