80 dantzari gazte batuko dira zapatuan Bermeoko Artza frontoian
Iaz egindako umeen urteko ekitaldia.
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak umeen urteko dantza ekitaldia egingo du zapatuan. Artza frontoian batuko dira 20:00etan.
Bertan taldeko dantzari txikiak ikasturtean zehar ikasitakoa guraso zein adiskideei erakusteko aprobetxatuko dute. Arin-arinak, esku dantzak, zapatain edota otsagi bezalako dantzak egingo dituzte, eta horien artean monitoreekin batera landutako koreografia propioak ere dantzatuko dituzte.
Guztira 5 eta 14 urte bitarteko 80 bat ume batuko direla azaldu dute taldeko kideek, eta bermeotar guztiei frontoira hurreratzeko gonbita egin diete.
https://busturialdea.hitza.eus/2019/06/13/ikasturtea-amaitzeko-ekitaldia...
hitza.eus
13 Junio 2019