Zelaietan gaur egingo den Umeen Euskal Jaira 250 dantzaritik gora gerturatuko dira

AbadiñoTaldeBatuak

Udaletxe aurrean egingo den alardea arratsaldeko bostetan hasiko da.

Durangaldeko 250 ume inguru gerturatuko dira gaur Abadiñoko Zelaieta auzora, Umeen Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatzeko asmoarekin. Talde Batuak antolatutako ekimen honetan sei herritatik gerturatutako bederatzi talde egongo dira.

Jaialdian Zornotzako ‘Udabarri’; Durangoko ‘Txoritxu Alai’ eta ‘Tronperri’; Elorrioko ‘Besaide’; Berrizko ‘Iremiñe’ eta ‘San Lorenzo’; Mañariako ‘Andra Mari’; eta Abadiñoko ‘Iluntze’ zein ‘Talde Batuak’ parte hartuko dute.

Goizean dantzari guztiek egingo duten kalejirarekin abiatuko da eguneko egitaraua eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera udaletxe aurrean bilduko dira talde guztietako dantzariak agerraldi nagusia eskaintzeko.

http://www.durangon.com/zelaietan-gaur-egingo-den-umeen-euskal-jaira-250...

durangon.com
16 Junio 2019