Olatuak eta mendiak batu dituzte Alkartasuna Dantza Taldekoek

'Olato berde eta mendi urdinen artien' izeneko urteko ekitaldia dantzatu zuten bermeotarrek.

alkartasuna Artza frontoian egin zuten urteko ekitaldia. Argazkia: Bermeoko Udala.

50 dantzari bildu ziren zapatuan Bermeoko Artza frontoian urteko ekitaldi nagusian parte hartzeko. Alkartasuna Dantza Taldeak ikasturtean prestatutakoa agerian jarri zuen Olato berde eta mendi urdinen artien ikuskizunagaz.

Moldatutako dantza tradizionalak prestatu zituzten agerraldirako. Bermeoko abesbatzaren eta Ttakuntxo Txalaparta Taldearen laguntza eduki zuten soinu aldetik dantzak girotzeko. Horrela, bermeotarren bizimodua eta bizilekua nabarmentzen zituen ikuskizun berezia antzeztu zuten Alkartasunakoek.

https://busturialdea.hitza.eus/2019/07/16/olatuak-eta-mendiak-batu-dituz...

hitza.eus
16 Julio 2019