Andra Maria gogoan eduki dute Markina-Xemeingo Erdotza auzoan

Urteroko hitzorduan batu dira auzotarrak eta herritarrak. Mokatutxoa hartu eta Zerutxuko dantzari gazteak ikusteko aukera egon da aurten ere.

Zerutxu dantza taldeko dantzariak Erdotzan dantzan.

Urtero modura, Andra Maria gogoan izan zuten atzo [irailak 8], Markina-Xemeingo Erdotza auzoan, eta bere omenezko jaia ospatu zuten berari eskainitako ermitaren inguruan.

Txapligu eta kanpai hotsekin iragarri zituzten Andra Mari jaiak, eta ohi modura, txistularien kalejiragaz hasi zen ospakizuna. Iderra Nagusitik Erdotzako ermitaraino egin zuten ibilbidea txistulariek.

Goizean euria egin zuela-eta aterpea jarri zuten auzokoak, baina eguerdirako eguzkia zen nagusi, eta beraz, meza entzun, mokadutxoa hartu, eta herriko Zerutxu dantza taldeko dantzarien ikuskizuna giro ederrean ikusteko aukera paregabea eduki zuten Erdotzako ermitaren inguruan batutakoek. 13:00ak inguruan amaitu zen meza, eta berehala hasi zuten dantzaldia Zerutxu dantza taldeko neska-mutilek. Agintariena, Zortziko, Arku Dantza eta Txotxongiloa dantzatu zituzten besteak beste Zerutxuko gaztetxoek.

 

hitza.eus
9 Septiembre 2019