47 urte dira jada Basaurik Euskal Herriko dantzetara eta folklore tradizionalera hurbiltzen gaituela. Euskal Herriko Dantza Agerketaren (EHDA) bitartez egiten du hori. Aurten, irailaren 20tik 22ra bitartean izango da EHDA. Aurreko urteetan bezala, ostiralean haurrentzako tailerrak eta denontzako erromeria izango da Solobarria plazan (aurten erromeriak 10 urte beteko ditu), larunbatean kanpotik datozen dantzen ikuskizuna izango da Bizkotxalden, eta igandean bertoko dantza taldeen txanda izango da.
Aurten dantza talde hauek hartuko dute parte larunbateko jardunaldi nagusian: Adurtza (Gasteiz, Araba), Mikel Deuna (Iurreta, Bizkaia), Goizaldi (Donostia, Gipuzkoa), Begiraleak (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Larraiza (Lizarra, Nafarroa) eta Danzaris de Torralba del Rio (Torralba del Rio, Nafarroa).
Gaur aurkeztu dute XLVII. Euskal Herriko Dantza Agerketa // Argazkia: Geuria
Aurtengoan, ikuskizun nagusia Euskal Telebistak grabatuko du, aste batzuk barru ETB1eko ‘Oholtzan’ saioan emateko.
EUSKAL HERRIKO XLVII. DANTZA AGERKETA – EGITARAUA
Irailak 20, ostirala
19:00 Tailerrak (txapak, margoketa, musika tresnak birziklatutako materialekin…) eta guztiontzako erromeria (“Parte har dezakezu, nahiz eta danrzan jakin ez”) Solobarria plazan
Irailak 21, larunbata
18:00 Gonbidatutako dantza taldeen kalejira Social Antzokitik
19:00 XLVII. Euskal Herriko Dantza Agerketa Bizkotxalde parkean (Euria bada, Social Antzokian)
Irailak 22, igandea
19:00 Dantza saioa Basauriko taldeekin: Agintzari, Basauritar eta Edurre (Euria bada, Social Antzokian)
http://www.geuria.eus/herriak/basauri/basauri-euskal-herriko-dantza-ager...