Euskal folklorearen plaza izan da Basauri asteburuan. Irailaren 20tik 22ra bitartean ospatu da Euskal Herriko Dantza Agerketa. Aurtengoa 47. edizioa izan da eta Social Antzokian izan dira ikuskizun nagusiak.
DANTZA TALDE AUTOKTONOAK
Euskal Herriko dantza talde autoktono hauek hartu dute parte Euskal Herriko XLVII. Dantza Agerketan irailaren 21ean, larunbatez: Adurtza (Gasteiz, Araba), Mikel Deuna (Iurreta, Bizkaia), Goizaldi (Donostia, Gipuzkoa), Begiraleak (Donibane Lohitzune, Lapurdi), Larraiza (Lizarra, Nafarroa) eta Danzaris de Torralba del Rio (Torralba del Rio, Nafarroa).
BASAURIKO TALDEAK
Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeek emanaldia eskaini dute irailaren 22an, igandez. Herriko hiru dantza taldeek antolatzen dute urtero Euskal Herriko Dantza Agerketa.
geuria.eus
23 Septiembre 2019