Taldeen emanaldi nagusia 17.30etik 19.30era burutuko da Saldise plazan eta folklore azoka ere egongo da
Bihar Euskal Herriko Dan-tzari Eguna ospatuko da Lezon eta horrenbestez, dantza nagusi izango da herriko kaleetan.
Aipatu ospakizunak Euskal Herriko herrialde desberdinetatik etorritako dantzariak eta dantza taldeak bilduko ditu herrian eta goizeko 11.00etatik hasita, egun osoko ekin-tza eta ekitaldiak partekatuko dituzte, lezoarrekin batera, dantza eginez eta dantzaz gozatuz.
Horiek horrela, goiza alaitzen eta girotzen hasteko, 11.00etan, Lezoko musika eskolako musikariak izango dira herriko kaleetan zehar. Ondoren, 12.00etan dantza autoktonoen emanaldia eskainiko da Karlos Saldise plazan eta 13.00etan, kantu-dan-tza, herritar orori zabaldua, Guru-tze Santuaren plazan.
Egunak aurrera egin ahala, herriak musika zein dantza munduan murgildurik jarraituko du eta arratsaldeko lehen orduan, 16.00etan, dan-tza-taldeei harrera egingo zaie Saldise plazaren ondoan. Ondoren, dan-tzariak Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoian aldatuko dira.
Behin prest, 17.00etatik aurrera kalejiran ibiliko dira Lezoko kaleetan barrena dantza eginez. Kasu honetan, abiapuntua Herri Eskola izango da eta jomuga, aldiz, Saldise plaza. Behin aipatu plazara heltzean, 17.30etik 19.30era, dantza taldeen emanaldi nagusia egingo da.
Amaitzean, animazio musikala egongo da Jaixkipe txarangarekin bai Saldise plazan baita Gurutze Santuaren plazan ere eta eguna ixten joateko, 21.30ean, herri afaria egingo dute guztiek batera Herri Eskolako estalpean. Afalostean, 22.30ean, erromeria dantzaldia egongo da Laiotz taldearen eskutik Gurutze Santuaren plazan.
Euria eginez gero, goizeko ekitaldiak Karlos Saldise plazan egingo dira eta arratsaldekoak, aldiz, Bekoerrota kiroldegian.
Dantza ekitaldiekin batera, folklorea oinarri izango duen azoka berezia ere egingo da Zubitxo kalean arratsaldeko 16.30etik aurrera. - A.M.