Bueltan da dantza tradizionala Euskal Museoan

Erromerien agenda zabala eskaintzen ari da Aiko taldea, ikasturte osoan zehar, Euskal Museoan. Otsailaren 8an, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era publikoak dantza-tailer eta erromeria banaz gozatu ahal izango du museoko klaustroan.

Bueltan da dantza tradizionala Euskal Museoan

Euskal Museoak Aiko erromeriarekin egindako akordioaren ondorioz dantza tradizionalen zabalkundean jardungo du maiatzera arte, hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa otsailaren 8an egingo dute, larunbatean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. 

Jarduera honen helburua turistak eta Museoaren noizbehinkako bisitariak erakartzea da, euskal kulturaren ohiko erakuskarian parte hartzeko aukera eskainiz. 

Dantza musikari eta dantza irakasleen kolektibo batek osatzen du Aiko taldea, eta dantza egiteko estilo tradizionala sustatu eta bere balioaren zabalkundea nabarmentzen du.

https://uriola.eus/bilbo/1580895701906-bueltan-da-dantza-tradizionala-eu...

uriola.eus
5 Febrero 2020